2. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRITZOLA

2010eko aurrekontua hasiera batez onestea

Kontzejuak, 2010ko abenduaren 13an egindako osoko bilkuran, 2011ko ekitaldiko diru-irteera eta sarreren aurrekontu bakarrari hasierako onespena ematea erabaki zuen, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 269 eta 276. artikuluetan ebatzitakoaren arabera.

Espediente hori jendaurrean egonen da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta ondoko 15 laneguneko epean; interesdunek aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamazioren bat aurkezten bada, Osoko Bilkurak honen inguruko erabakia hartu eta aurrekontua behin betiko onetsiko du. Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Urritzolan, 2010ko abenduaren 16an.-Alkate udalburua, Antxon Gonzalez.

Iragarkiaren kodea: L1020921