1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
723/2011 EBAZPENA, irailaren 19koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Carlos Ignacio Galán Lorda jauna, Nafarroako Zerga Ogasuneko Zeharkako Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuko Enpresa Handien Ataleko burua, kargutik kentzea xedatzen duena.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko 2. idatz-zatian xedatzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren eta Nafarroako Zerga Ogasunaren estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 119/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenekin bat,
EBATZI DUT:
1. Carlos Ignacio Galán Lorda jauna, Nafarroako Zerga Ogasuneko Zeharkako Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuko Enpresa Handien Ataleko burua, kargutik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea.
2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Zeharkako Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2011ko irailaren 19an.-Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Idoia Nieves Nuin.
Iragarkiaren kodea: F1115502