1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
703/2011 EBAZPENA, irailaren 7koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Idoya Azcarate Camio andrea Nafarroako Zerga Ogasuneko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarako Kanpainaren Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.
Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatiak ezartzen du bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritakoaren arabera, eta Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 119/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenekin bat,
EBATZI DUT:
1. Idoya Azcarate Camio andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga Kudeatzeko Zerbitzuko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarako Kanpainaren Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako.
2. Ebazpen hau interesdunari, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga Kudeatzeko Zerbitzuari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2011ko irailaren 7an.-Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Idoia Nieves Nuin.
Iragarkiaren kodea: F1115496