1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
702/2011 EBAZPENA, irailaren 7koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Marta Huarte Rodríguez andrea, Nafarroako Zerga Ogasuneko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga Kudeatzeko Zerbitzuko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarako Kanpainaren Ataleko burua, kargutik kentzea xedatzen duena.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko 2. idatz-zatian xedatzen du atalburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren eta Nafarroako Zerga Ogasunaren estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 119/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenekin bat,
EBATZI DUT:
1. Marta Huarte Rodríguez andrea, Nafarroako Zerga Ogasuneko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga Kudeatzeko Zerbitzuko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarako Kanpainaren Ataleko burua, kargutik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea.
2. Ebazpen hau interesdunari, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga Kudeatzeko Zerbitzuari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2011ko irailaren 7an.-Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Idoia Nieves Nuin.
Iragarkiaren kodea: F1115495