194. ALDIZKARIA - 2011ko irailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2531/2011 EBAZPENA, irailaren 12koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuen izendapena egiten duena, goi mailako tituludun lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 15eko 128/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako tituludun izateko 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2010eko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 30ean.

Abuztuaren 25eko 57/2010 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2010eko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 8an.

Eta urriaren 5ean emandako 73/2010 Ebazpenaren bidez (2010eko 126. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 18koa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Hautaprobak bukatuta, epaimahaiak, deialdaren oinarrietan ezarritakoa betetzeko, Máximo Garde Alastuey jauna, igoera txandako izangaia, eta Itziar Aristu Bueno andrea, txanda irekikoa, izendatzeko proposamena egin zuen, probak gainditu eta puntuaziorik altuena lortu zuten eta deialdiko lanpostuen kopuruan sartzen ziren izangaiak baitziren.

Proposamen hori 2011ko 164. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 19an.

Deialdiaren 7.2 oinarrian eskatzen diren agiriak behar zen epean aurkeztuta eta proposatutako izangaiek baldintzak betetzen dituztela ikusita, bidezkoa da izendatzea eta lanpostu hutsak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Máximo Garde Alastuey jauna, igoera txandako izangaia, eta Itziar Aristu Bueno andrea, txanda irekikoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, goi mailako tituludun lanetan aritzeko.

2. Lanpostu hutsak honela esleitzea:

Máximo Garde Alastuey jaunari, 6234 lanpostua, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko Nafarroako Enplegu Zerbitzuari atxikia, Altsasun/Donezteben aritzeko.

Itziar Aristu Bueno andreari, 6247 lanpostua, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko Nafarroako Enplegu Zerbitzuari atxikia, Lizarran/Lodosan aritzeko.

Izendatuek Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. solairua; Iruña) hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, hilabeteko epean, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Aipatutako epean eta behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, ez baldin badute lanpostuaren jabetza hartzen, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzura, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Laguntza Tekniko eta Administratiboaren Zerbitzura eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea; orobat, adieraztea gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Iruñean, 2011ko irailaren 12an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1115615