194. ALDIZKARIA - 2011ko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

Aurrekontuko 1/2011 aldaketa. Hasierako onespena

Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunak, 2011ko irailaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aurrekontuko 1/2011 aldaketa, Batasunaren egoitzaren obra berfinantzatzeko, horretarako aurreikusi den mailegua beheititu den zenbateko berean.

Beraz, erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Batasuneko iragarki oholean agertuko da, eta hamabortz egunez jendaurrean egonen da aldizkari honetan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, aurrekontuko 1/2011 aldaketa behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Orisoainen, 2011ko irailaren 22an.-Alkate udalburua, Juan Cruz Edurza López.

Iragarkiaren kodea: L1115652