2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URDAZUBI
Jarduera sailkatua. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen 93/2006 Foru Dekretuaren 68.1 artikuluan xedatua betetzearren, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Sustatzailea: Angel Arozarena Bengotxea. Jarduerak: eskulangintza lantegia. 2. poligonoa, 229. lurzatia.
Urdazubin, 2011ko irailaren 23an.-Alkate udalburua, Santiago Villares Otheguy.
Iragarkiaren kodea: L1115673