194. ALDIZKARIA - 2011ko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Eskumenak bertze baten esku uztea

Udalak, 2011ko irailaren 15ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen Arradako Kontzejuaren esku uztea merkataritza ez-egonkorraren gaineko eskumenak Arradako herriari dagokionez. Hona hemen:

-Arradako herrian merkataritza ez-egonkorra arautzeko eskumena.

-Hala behar bada, behar diren tasak ordainarazteko, ikuskapenak egiteko eta zehapenak paratzeko eskumena.

Aditzera ematen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.3 artikuluarekin bat.

Murillo el Cuenden, 2011ko irailaren 23an.-Alkatea, Jesús María Mar Itúrbide.

Iragarkiaren kodea: L1115704