194. ALDIZKARIA - 2011ko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Kudeaketako hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Fontellasko Udaleko alkateak, Alkatetzaren 2011ko irailaren 20ko 38/11 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea kudeaketako hirigintza hitzarmena, Roberto Bregua Burgaletarekin, Navarra etorbideko urbanizazioa osatu ahal izateko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Fontellasen, 2011ko irailaren 20an.-Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L1115708