194. ALDIZKARIA - 2011ko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

169. etxesaileko 791, 792 eta 793. lurzatietako BBBPBaren hirigintzako fitxako aldaketa puntuala (Gesalatz kalea, 1, 3 eta 5). Behin betiko onespena

Lizarrako Udalak, 2011ko irailaren 8an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Lizarrako alde zaharreko BBBPBaren hirigintzako fitxako aldaketa puntuala, 169. etxesaileko 791, 792 eta 793. lurzatiei dagokiena (Gesalatz kalea, 1, 3 eta 5), kanpoko igogailu bat paratzeko, jabeen elkarteak sustaturik.

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuari jarraikiz. Ohartarazten da ezen, aldaketa haren kontra, administrazio xedapen bat izanik, ez dela administrazio bideko errekurtsorik paratzen ahal, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.3 artikuluaren arabera. Hortaz, behin betiko onespen honi kontra egiteko bideak honakoak dira:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lizarran, 2011ko irailaren 21ean.-Alkatea, María Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L1115713