194. ALDIZKARIA - 2011ko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Borondatezko birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Ergoienako Udalak, 2011ko irailaren 22ko osoko bilkuran erabakita, hasiera batean onetsi zuen Dorraoko 7. poligonoko 6. lurzatia birzatitzeko proiektua, lurzatiaren jabeek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan 76. artikuluari dagokionez ezarriari jarraikiz, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Ergoienan, 2011ko irailaren 26an.-Alkatea, M.ª Isabel Senar Berastegui.

Iragarkiaren kodea: L1115778