1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
109/2011 FORU AGINDUA, irailaren 15ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasun Departamentuko Osasuneko zuzendari nagusiaren eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera, departamentu bakoitzaren titularrak, foru agindu bidez, zuzendari nagusien, idazkari tekniko nagusiaren eta haren mendeko bestelako organoetako titularren aldi baterako ordezkoak izendatuko ditu, kargua hutsik dagoenean, titularrak kanpoan direnean edo eritasun nahiz ezintasun bat dutenean titularren ordez aritzeko. Manu horren 6. puntuaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kasu zehatzetarako egiten dena izan ezik.
Horrenbestez, aipatu legezko aginduarekin bat,
AGINDU DUT:
Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, Osasuneko zuzendari nagusiaren ordez haren mendeko zerbitzuetako zuzendariak arituko dira aldi baterako, hurrenkera honetantxe:
1. Osasun Antolamenduaren eta Ikuskapenaren Zerbitzua.
2. Osasun arloko Ikerketa, Berrikuntza eta Prestakuntzarako Zerbitzua.
3. Osasun Publikoaren Zerbitzua.
2.-Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, departamentuko idazkari tekniko nagusiaren ordez haren mendeko organoetako titularrak arituko dira aldi baterako, hurrenkera honetantxe:
1. Ikuskatzailetza eta Araubide Juridikoaren Ataleko burua.
2. Barne Araubidearen Ataleko burua.
3. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari Laguntza Juridikoa emateko Ataleko burua.
3.-Indarrik gabe uzten da Osasuneko kontseilariak apirilaren 8an emandako 35/2005 Foru Agindua, Osasun Departamentuko zuzendari nagusiaren eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.
4.-Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2011ko irailaren 15ean.-Osasuneko kontseilaria, Marta Vera Janín.
Iragarkiaren kodea: F1115430