2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERBINTZANA
Informazio batzordeetako burutzak bertze batzuen esku uztea
Berbintzanako Udalak, 2011ko ekainaren 16an eta 30ean egin osoko bilkuretan, onetsi ditu informazio batzorde guztietako burutzak.
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 artikuluan xedatuak alkateari baimena ematen dionez bere eskudantzien erabilera bertze baten esku uzteko.
Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 125. artikuluaren edukia, alkateari baimena ematen diona informazio batzorde guztietako egiazko burutza Udalbatzako edozein kideren esku uzteko, erabaki da:
1.-Informazio batzordeetako egiazko burutza ondotik ematen diren zinegotzien esku uztea:
-Besten Batzordea, David Suescun Abrilen esku.
-Kultur Batzordea, Fermín Ciga Altolaguirreren esku.
-Elkarteen, Gazteriaren, Emakumearen, Kirolaren eta Gizarte Ongizatearen Batzordea, David Suescun Abrilen esku.
-Nekazaritzako, Ingurumeneko, Herrilurretako eta Nekazaritzako Azpiegituretako Batzordea, Eduardo Ibáñez Chocarroren esku.
2.-Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta herriko iragarki oholean argitaratzeko.
Berbintzanan, 2011ko abuztuaren 2an.-Alkatea, Francisco Javier Terés Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: L1115680