2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERBINTZANA
Alkatetzaren eskuordetzak
Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 23. artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluak eta horrekin bat heldu direnek ematen dizkioten ahalmenekin bat, alkateak, 2011ko ekainaren 30ean, ebatzi du zinegotzi hauen esku uztea halako alor batzuetan Alkatetzak dituen eskumenak, eskuordeezinak direnak kenduta:
-Fermín Ciga Altolaguirre: Hirigintzako zinegotzi eskuordea. Hirigintzaren Alorra.
Eskuordetza honetan sartzen da bai zerbitzuak zuzentzeko ahalmena bai haien kudeaketa orokorra, hirugarrenei eragiten dieten administrazio egintzen bidez ebaztekoa barne.
Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 115. artikuluan xedatuari jarraikiz, zinegotzi delegatuari adieraztea haren esku utzitako eginkizunen kudeaketaren berri eta eskuordetzaren ondoriozko egintza eta xedapenen berri emanen zaiola Alkatetzari. Orobat, erabaki garrantzizkoak hartu behar direnean, Alkatetzari aitzinetik emanen zaio horren berri. Alkatetza honek eskuordetzea ezeztatzen edo aldatzen ahalko du, eginkizunetako ordezpena emateko erabili diren formalitate berberen bidez. Eskuordetutako zinegotzigoak egiten dituzten egintzak Alkatetzak egintzat hartuko dira. Horrenbertzez, Alkatetzak ebatzi beharko ditu egintza horien kontra aurkezten diren berraztertzeko errekurtsoak.
Ebazpen hau Fermín Ciga Altolaguirreri jakinaraztea eta horren berri ematea Udalbatzari, osoko bilkuran.
Berbintzanan, 2011ko irailaren 2an.-Alkatea, Francisco Javier Terés Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: L1115664