2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERBINTZANA
Udalbatzako kideendako kalte-ordaina, beren karguan aritzean egiazki sortutako gastuengatik
Berbintzanako Udalak, 2011ko ekainaren 30ean egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75.4 artikuluan xedatuari jarraikiz, Berbintzanako Udalak, osoko bilkuran, hau erabaki du:
Lehenbizikoa.-Zinegotziek 30 euroko saria jasoko dute, urtean eginiko bilkura bakoitzeko, beren karguetan aritzean sortzen diren gastuak berdintzeko. Diru kopuru horiek karguan aritzeagatik sortutako benetako gastuen kalte-ordain gisa ordainduko dira, eta salbuetsirik egonen dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergatik.
Bigarrena.-Alkatetza karguaren asteko dedikazioa 20 ordu izanen da astean, eta karguan aritzean izandako egiazko gastuengatik bildu beharreko kalte-ordaina 900 euro hilabetean izanen da gehienez, aparte utzita Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga.
Hirugarrena.-Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta herriko iragarki oholean argitaratzeko.
Berbintzanan, 2011ko abuztuaren 19an.-Alkatea, Francisco Javier Terés Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: L1115662