2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERBINTZANA
Alkatearen eginkizunak bertze baten esku uztea.
126/2011 Ebazpena
2011ko irailaren 22an, Berbintzanako Udaleko alkateak, ondotik osorik ematen den ebazpena eman zuen:
Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta ondokoetan xedatzen da ezen alkateordeen eginkizunetako bat dela alkatea ordeztea haren egiteko guztietan, hura Udaletik kanpo denean, eta eskuordetza espresuki eman beharra dagoela horretarako.
2011ko urriaren 8tik 16ra bitarte, biak barne, udal mugapetik kanpo izan behar dut.
Aipatu legeriak emandako eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. David Suescun Abril zinegotzia eta lehen alkateordea nire ordezkoa izanen da alkatearen egiteko guztietan, ni Berbintzanako udalerritik kanpo naizen bitartean, 2011ko urriaren 8tik 16ra bitarte, biak barne, ni Alkatetzaren egitekoetara itzuli artean.
2. Hau David Suescun Abrili jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.
3. Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten duen lehen bilkura arruntean, eta orobat gainerako udal zerbitzuei.
Berbintzanan, 2011ko irailaren 22an.-Alkatea, Francisco Javier Terés Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: L1115661