194. ALDIZKARIA - 2011ko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Aldaketa 2012.eko ekitaldiko tasa eta prezio publikoen tarifetan. Hasierako onespena

Udalak, 2011ko irailaren 15ean egindako osoko bilkuran, ondoan dagoen erabakia hartu zuen, besteak beste, A.F.A.ren 206. artikuluaren salbuespenarekin:

1) Honako prezio publiko eta tasa hauen tarifak, espedientean daudenak, hasiera batez aldatzeko onestea:

-Eremu publikoko zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak.

-Agiriak tramitatu eta luzatzeko tasak.

-Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak.

-Irekitzeko baimenaren tasak.

-Animalia arriskutsuak eta bestelakoak edukitzeko tasak.

-Musika eskolako tasak.

-Saneamendu eta ur horniduraren tasak.

-Trafikoko arau-hausteak.

2) Tarifa hauek jendaurrean edukitzea 30 egunez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratu eta gero, herritarrek eta bidezko interesa dutenek denbora horretan espedientea aztertzeko aukera izan dezaten.

3) Erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada lehen aipatutako epean, hasierako onespen hau behin betiko bilakatuko da. Kasu honetan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera hau, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

4) Behin betiko onetsi ondoren, Nafarroako Gobernuaren Ordenantza Fiskalaren Erregistrora aldaketa hauek bidaltzea.

Beran, 2011ko irailaren 22an.-Alkatea, M.ª Sol M. Taberna Iratzoki.

Iragarkiaren kodea: L1115654