2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Lekarozko Aroztegi jauregiaren esparruko exekuzio unitatearen Konpentsazio Batzordearen estatutuak, planeamenduko tresnaren sustatzaileak zuzenean igorriak. Behin betiko onespena
Behin betiko onespena emateko legezko epea iragan denez ebazpen espresua eman gabe, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 45.3 artikuluan aipatu ziurtagiria ere eman ez denez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 161, 76 eta 74.1.c) artikuluen babesean, "Palacio de Arozteguia, S.L." planeamenduko tresnaren sustatzaileak duen bidezko eskubiderako eskaera bete dadin, argitaratu egiten dira Lekarozko Aroztegi jauregiaren esparruan Baztango Udal Planeko aldaketa puntualaren ondoriozko exekuzio unitatearen Konpentsazio Batzordearen estatutuak, behin betiko onetsi direnak.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 161.4 artikuluari jarraikiz.
Iruñean, 2011ko irailaren 19an.-Sustatzailea, Salvador Urbistondo Arotzarena (Palacio de Arozteguia, S.L.).
Iragarkiaren kodea: L1115457