194. ALDIZKARIA - 2011ko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Alkatetza ordeztea

Artaxoako Udaleko (Nafarroa) alkate udalburuak, gaurko egunarekin, ebazpen hau eman du:

Ikusirik Alkatetza, arrazoi pertsonalak direla-eta, herritik kanpo izanen dela irailaren 20tik 30era arte.

Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak ezartzen duela alkateordeek ordezkatuko dutela alkatea, betiere haien izendapenaren ordenaren araberako lehentasunez, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean.

Toki Administrazioaren Oinarriak arautzen dituen Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legean eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduan ezarritakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Abel Larrea Gorraiz lehen alkateordea Alkatetzaren ordezko izendatzea 2011ko irailaren 23tik 30era, biak barne, egun horietan karguari dagozkion eginkizun guztiak nire ordez betetzeko, epe horretan udalerritik kanpora izanen bainaiz.

2. Arestian azaldutako ordezkapenak indarraldia adierazitako egunetara mugatua izanen duela xedatzea eta heldu den urriaren 1ean lanean hasten naizenean bukatuko dela.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Dekretu honen berri ematea izendatuari eta Osoko Bilkurari, biltzen den lehen aldian.

Dekretu honen kontra, errekurtso hauek aurkez daitezke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Artaxoan, 2011ko irailaren 22an.-Alkatea, Beatriz Mendía Velaz.

Iragarkiaren kodea: L1115671