2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALETAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, Uharteko eta Esteribarko Zerbitzuen Mankomunitateko eragile soziokulturala izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez, aldi baterako eta lanaldi osoan betetzeko
1. oinarria.-Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen xedea da Uharteko eta Esteribarko Zerbitzuen Mankomunitateko eragile soziokulturala izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez, aldi baterako eta lanaldi osoan betetzea, lanpostua jabetzan bete arte edo haren amortizazioa erabaki arte.
Probak gainditurik ere lanposturik erdietsi ez dutenekin langileen zerrenda eginen da, ordezko aritzeko, aldi baterako kontratazioen bidez, eritasuneko baimenak, oporrak etab. gertatzen direnean.
1.2. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua arautzen duen Foru Legean ezarritako mailetatik C mailari dagozkion ordainsariez hornituko da lanpostua, baita Uharteko eta Esteribarko Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko langileen hitzarmen kolektiboan lanpostuari esleitzen zaizkion ordainsari osagarriez ere bai, plantilla organikoan bildurik badaude. Aldi baterako lan-kontratatua izanen da, jabetza hartzen duenetik.
1.3. Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da beti, eta Uharteko eta Esteribarko Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak noiznahi aldatzen ahal du behar horien arabera.
1.4. Izangai izendatuak Uharten bizi beharko du, eta horretarako udal mugape horretan finkatuko du, egiazki, bere bizilekua (orain, Enplegatu Publikoaren Estatutuak indarra hartu ondoan, ez da gehiago nahitaezkoa bizilekua inon finkatzea).
2. oinarria.-Eginkizunak.
Bete beharreko eginkizunak bere kategoriarako ezarritakoak dira, baita Uharteko eta Esteribarko Zerbitzuen Mankomunitateak berariaz manatzen dizkion guztiak ere. Bertzeak bertze:
-Gizarte eta kultur jardueren programaren urteko xedeei dagozkien proposamenak diseinatu, antolatu eta abiaraztea, baita haien ebaluazioa ere aurkezpenari begira, eta, hartara, irizpide eta ezagutza teknikoen ekarpena egitea eta haien araberako ekintzak egitea eta neurriak hartzea.
-Aurrekontuei dagozkien urteko aurreikuspenak egitea eta programaren gastuen kontrola eramatea.
-Esku-hartze soziokomunitarioaren arloko programa orokorrak diseinatu, planifikatu, koordinatu, gauzatu eta ebaluatzea.
-Mankomunitatearen barnean nahiz Mankomunitatetik kanpora sortzen diren koordinazio eremuei sostengu ematea eta bere gain hartzea.
-Uharteko Kulturarekin zuzeneko koordinazioan aritzea, Koordinakundetik sortzen den sareko lan guztiari dagokionez.
-Proposamenak, programazioak eta memoriak prestatzea Uharteko eta Esteribarko elkarte ezberdinei buruz.
-Azterketa eta diagnostiko proposamenak prestatzea bi udalerritan ezarritako eskaera guztiei dagokienez.
-Elkartegintza bultzatzea eta taldeei sostengu ematea, funtzionamenduari nahiz sorrerari dagokionez. Proiektuak eta memoriak prestatzea eta jarduerak abiaraztea.
-Ideiak abiaraztea, baliabideak koordinatzea eta bilatzea, gizarte eta kultur taldeengandik sortzen diren proposamenetarako.
-Mankomunitatearendako nahiz elkarte eta taldeendako kanpo finantzaketa bilatzea eta diru-laguntzak prestatzea.
-Bertze programetatik, hala nola Haur eta Gazteenetik, Gaztetxetik edo Kulturatik heldu diren jarduerei sostengu tekniko puntuala ematea.
-Mankomunitateko zuzendaritza organoak manatzen dizkion gainerako jarduera guztiak, haren lanaldiaren barnean. Izan ere, goiand deskribaturiko eginbeharrak konparaziorako eman dira, izan baitaitezke gehiago edo gutiago, une bakoitzeko eskaera eta ezaugarri sozialak nolakoak diren.
3. oinarria.-Izangaiek bete behar dituzten baldintzak.
3.1. Oposizioan onartuak izateko, izangaiek eskabideak aurkezteko epea bururatzen den egunerako ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Nazionalitate espainiarra edo bertze edozein estatutakoa izatea, abenduaren 29ko 27/1994 Foru Legeak bere 1. artikuluan aipatzen direnetarik eta bertan ezartzen diren baldintzetan.
b) Adinez nagusia izatea.
c) Eskaerak aurkezteko epea burutzen den egunean gutienez ere Goi Mailako Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokidea izatea edo eskuratzeko baldintzetan egotea.
d) Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko B-2 mailako euskara titulua, edo titulu baliokidea edo goragokoa izatea. Frogatu beharko du Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidea den titulua aurkeztuta; bertzenaz, proba bat gainditu beharko da, izangaiaren hizkuntza maila behar adinakoa dela egiaztatzeko.
e) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.
f) Eginkizun publikoak betetzeko gabetua edo desgaitua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik berezia ez izatea.
g) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, gutienez ere, B mailako gidabaimenaren jabe izatea.
3.2. Lanpostua eskuratzen duten izangaiek baldintza horiek betetzen dituztela frogatu beharko dute, deialdi honetako hamargarren oinarrian ezartzen diren epean eta moduan. Baldintzak bete beharko dituzte, hain zuzen ere, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta horien jabe beharko dute izan oposizioaldiak dirauen bitartean eta izendapena egiten den arte.
4. oinarria.-Eskabideak.
4.1. Las instancias deberán presentarse en el Registro General de la Mancomunidad de Servicios de Huarte y Esteribar en el plazo de un mes al día siguiente de la publicación de este anuncio en el boletín oficial de Navarra. Aipatu eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduaren arabera bete beharko dira eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako.
4.2. Eskarekin batera dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
a) Nortasun Agiri Nazionalaren edo nortasun agiri baliokidearen fotokopia konpultsatua.
b) Deialdi honetako 3.1 atalean eskatzen diren baldintzen jabe dela ziurtatzen duten agirien fotokopia konpultsatua.
c) Curriculum vitae-a eta lehiaketarako baremoaren irizpideei jarraikiz baloratzen ahal diren merezimendu guztien egiaztagiriak. Epaimahaiak ez ditu aintzat hartuko jatorrizko agiriarekin edo fotokopia egiaztatuarekin frogaturik ez dauden merezimenduak.
d) Lehiaketan baloratzen ahal diren merezimenduen fotokopia konpultsatuak.
5. oinarria.-Epaimahaia.
5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:
-Burua: Josu Bregaña. Uharteko eta Esteribarko Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarreko burua.
-Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.
-Mahaikidea: Juan Carlos Martínez Iturmendi. BHIko zuzendaria. Gizarte-egokitzapena.
-Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.
-Mahaikidea: Gumer Torres Ramirez. Galar Zendeako Udaleko eragile soziokulturala.
-Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.
-Mahaikidea: Regina García Fernández. Uharte-Esteribarko Zerbitzuen Mankomunitateko hezitzailea.
-Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.
-Mahaikidea: Uharteko eta Esteribarko Zerbitzuen Mankomunitateko lan-kontratudunen delegatu bat.
-Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.
-Idazkaria: M.ª Esperanza Subiza Espinal, Uharteko eta Esteribarko Zerbitzuen Mankomunitateko idazkaria.
-Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.
5.2. Mahaiburuak deituta, probak hasi baino lehenago eratuko da epaimahaia.
5.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu dei honetako oinarrien interpretazio eta aplikazioaren inguruko arazo guztiak.
5.5. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari jakinaraziko diote, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean baldin badaude. Halaber, izangaiek mahaikideak errefusa ditzakete, arrazoi horietako bat gertatzen denean.
5.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6. oinarria.-Lehiaketaren nondik norakoa.
6.1. Lehiaketaldiak gehienez ere 30 puntuko balorazioa izanen du, gisa honetan banaturik:
a) Laneko eskarmentua lanpostuarekin ikusteko duten eginkizunetan.
-Edozein administrazio publiko edo enpresatan eragile soziokultural lanetan edo gizarte eta kultur jardueretan ari izana. Lan egindako hilabete bakoitzeko, 0,25 puntu.
Aurreko bi atalen batura ez da 15 puntu baino handiagoa izanen.
b) Titulazio akademikoak:
-Gizarte integrazioko goi-mailako teknikaria: 5 puntu.
-Gizarte eta kultur jardueren sustapeneko goi mailako teknikaria: 5 puntu.
-Gizarte Hezkuntzako diplomaduna: 5 puntu.
-Unibertsitateko bertze titulu batzuk, hala nola Soziologia, Pedagogia, Gizarte Lana: 3 puntu.
-Unibertsitateko aditua lanpostuarekin ikusteko duen alorren batean, puntu 1.
Aurreko bi atalen batura ez da 10 puntu baino handiagoa izanen.
c) Prestakuntza osagarria: Lanpostuarekin ikusteko zuzena duen ikastaro bakoitzagatik:
-20 ordu eta hortik goiti, 40 ordura gabe, 0,25 puntu.
-40 ordu eta hortik goiti, 100 ordura gabe, 0,50 puntu.
-100 ordu eta hortik goiti, 2 puntu.
-20 ordutik beheiti, eta lanpostuarekin ikusteko zuzena duten "lan jardunaldietara" joateagatik, 0,10 puntu.
Aurreko bi atalen batura ez da 10 puntu baino handiagoa izanen.
6.2. Izangaiek lehiaketan eskuratzen duten puntuazioa Uharteko eta Esteribarko Zerbitzuen Mankomunitateko iragarki oholean eta www.huarte.es web gunean argitaratuko da, probak hasten diren egun berean.
7. oinarria.-Oposizioaren nondik norakoa.
7.1. Oposizioko probek, gehienez ere, 70 puntuko balorazioa izanen dute. Bazterturik geldituko dira proba eta ariketa bakoitzean hari esleitutako puntuazioaren erdia eskuratzen ez dutenak.
7.2. Oposizioak bi proba izanen ditu; haien bidez, lanpostuko jardueraz izangaiak dituen ezagutza praktikoak baloratuko dira. Proba bakoitzean ariketa hauek eginen dira:
a) "Uharte eta Esteribar alderako gizarte eta kultur jardueren programa" aurkeztea. Txosten horren 5 kopia aurkeztu beharko dira, eta gehienez ere 20 orriko luzera izanen du, letra tipoa "verdana" izanik eta tamaina "12". Gaztelaniaz baizik ez da idatziko (aurkezten ez duten izangaiak bazterturik geldituko dira). Gehienez ere 15 puntu.
b) Deialdiko 2. oinarrian ezarritako eginkizunekin ikusteko duen ariketa praktikoa egitea. Gehienez ere 30 puntu. Plika sistema. 40 puntu.
c) Ariketa praktikoarekin ikusteko duen ahozko proba eta lehenagotik aurkeztu den "Uharte eta Esteribar alderako gizarte eta kultur jardueren programaren" defentsa. Gehienez ere 35 puntu.
8. oinarria.-Proben balorazioa.
8.1. Mahaikide bakoitzak bere aldetik jarriko ditu puntuazioak, eta horiekin banaz-bertzeko aritmetikoa eginen da ariketa bakoitzaren puntuazioa ateratzeko. Epaimahaiko kideek emandako gehieneko puntuazioaren eta gutienekoaren artean aldea baldin bada ariketarako aurreikusi den puntuazioaren %30etik gorakoa, ez da aintzat hartuko bi muturretako ezein puntuazio, eta banaz bertzeko aritmetikoa, gainerako puntuazioekin lortuko da.
9. oinarria.-Proben deialdia.
9.1. Proben datak onartuen zerrendarekin batera argitaratuko dira.
9.2. Epaimahaiak argitara emanen ditu, Uharteko eta Esteribarko Zerbitzuen Mankomunitateko iragarki oholean eta www.huarte.es web gunean, gainditu duten izangaien zerrenda eta lehen proban erdietsi dituzten kalifikazioak.
10. oinarria.-Probak gainditu dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.
10.1. Azken ariketaren kalifikazioa burututakoan, epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda argitara emanen du Uharteko eta Esteribarko Zerbitzuen Mankomunitateko iragarki oholean eta www.huarte.es web gunean, erdietsitako puntuazioaren hurrenkeran, ariketetan izangai bakoitzak lorturiko kalifikazioak batuz.
10.2. Epaimahaiak puntu gehien erdietsi dituen izangaia izendatzeko proposamena eginen dio Uharteko eta Esteribarko Zerbitzuen Mankomunitatekoko buruari; hura Uharteko eta Esteribarko Zerbitzuen Mankomunitatekoko iragarki oholean eta www.huarte.es web gunean emanen da argitara.
10.3. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta 7 egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Uharteko eta Esteribarko Zerbitzuen Mankomunitatekoaren Erregistro Orokorrean:
a) Deialdiaren 3.1.c) oinarrian eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua.
b) Osasun txostena, karguaren eginkizunetan aritzea galarazten dion eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatzen duena.
c) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik ez dela baztertua izan erakusten duena.
d) Zin egin edo hitz ematea, Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta Legeei men egin, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
10.4. Aipatu epearen barrenean, eta behar bezala arrazoitutako ezinbertzeko kasuetan salbu, agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira izendatu, eta haien jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira, eskabidean faltsukeria egiteagatik izan dezaketen erantzukizuna galarazi gabe.
10.5. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Mankopmunitateko buruak puntuazioen zerrendan, 10.1 oinarrian aipatzen den horretan, ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko du lanpostua, eta harekin aurreko ataletan adierazi bezala jokatuko da.
11. oinarria.-Izendapena eta kontratazioa.
11.1. Aitzineko oinarrian ezarritakoa bete ondoan, proposatu den izangaia kontratatzea erabakiko du Mankomunitateko buruak.
Izendatuak 15 egun naturaleko epea izanen du, izendapena jakinarazten zaionetik, kontratua sinatzeko eta berehala lanpostuan hasteko. Hala egiten ez badu, ezinbertzekoak salbu, eskubide guztiak galduko ditu; horrek 10.5 puntuan aipatu diren ondorioak izanen ditu. Izendatuak eskubidea galtzen badu eta horrek gainditu dutenen zerrendako hurrengoak ukitzen baditu, hurrenez hurreneko epeak aplikatuko zaizkie horiei, jakinarazpena banan-banan eginik.
12. oinarria.-Errekurtsoak.
Deialdi honen eta bere oinarri nahiz aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.
c) Eta hautara: administrazioekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epategiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta bihamunetik hasita.
Uharten, 2011ko irailaren 22an.-Mankomunitateko burua, Josu Bregaña Etxeberria.
I. ERANSKINA
Eskabide eredua
-Eskatzailearen datuak:
Izena eta abizenak:
Jaioteguna:
NANa:
Helbidea:
Herria: .................................. Posta kodea:
Telefonoa:
Helbide elektronikoa:
-Honako hau azaltzen dut:
-Uharteko eta Esteribarko Zerbitzuen Mankomunitateak argitaratu duela eragile soziokultural izateko lanpostu bat betetzeko deialdia.
-Deialdian eskatzen diren baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala.
-Deialdian eskatzen diren agirien fotokopia konpultsatua eransten dudala, baita lehiaketaldian baloratu beharreko merezimenduena ere.
Eskaera:
Eskabide hau onartu eta, horrenbertzez, delako deialdiko probetara onartua izateko eskatzen dut.
[ ] Behar den euskara maila dudala frogatu dut.
[ ] Euskarazko aukerako proba egin nahi dut.
(Data eta eskatzailearen sinadura)
UHARTEKO ETA ESTERIBARKO MANKOMUNITATEKO BURUA.
Iragarkiaren kodea: L1115650