194. ALDIZKARIA - 2011ko irailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA. Nafarroako Zerga Ogasuna. Balorazio ponentziaren berrazterketa. Jendaurrean jartzeko tramitea.

AP 15 Nafarroako Autobideari buruzko udalez gaindiko balorazio ponentzia partziala berraztertzeko prozeduran, batzorde mistoak, 2011ko abuztuaren 16an egindako bilkuran, jendaurreko tramitea egitea erabaki zuen, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 37.3 artikuluan xedatukoarekin bat.

Horregatik guztiagatik, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 80. artikuluan eta Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 40.2 artikuluan ezarritakoa oinarri, balorazio ponentzia hori berraztertzeko batzorde mistoaren idazkariak,

ERABAKI DU:

1. Jendaurreko epea irekitzea, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 20 egunez, udalez gaindiko balorazio ponentzia partzialaren proiektuak ukitutakoek batzorde mistoari idatz diezaioten (Lurralde Aberastasunaren Zerbitzua, Karlos III.aren etorbidea, 4, beheko solairua, 31002 Iruña). Proiektua ukitutako udalen bulegoetan egonen da ikusgai, eta bulego horietan beraietan idazkia aurkezten ahalko da. Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorraren edozein bulegotan (horien zerrenda ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan jaso zen, 2002ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 7an) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako erregistro eta bulegoetan ere aurkezten ahalko da idazkia.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ukitutako udaletxeetako iragarki oholean argitaratzea.

Iruñean, 2011ko irailaren 16an.-Idazkaria, Julián Sarasa Azcárate.

Iragarkiaren kodea: F1115386