194. ALDIZKARIA - 2011ko irailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1436/2011 EBAZPENA, irailaren 13koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, indarreko araudiak Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiari, ingumena babesteko esku hartzearen, ehizaren eta arrantzaren eta mendien arloetan, esleitzen dizkion administrazio eskumen batzuen erabilera Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko zuzendarien esku uzten duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen azken xedapenetan lehenak ezartzen du lege horren aurretiko foru araudiak kontseilariei esleitzen zizkien ebazteko eskumenak zuzendari nagusiei dagozkiela, salbuespen batzuk gorabehera. Salbuespen horien artean, mendien arloan indarra duen araudia dago.

Abuztuaren 24ko 141/2011 Foru Dekretuaren bidez, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. Foru dekretu horren seigarren xedapen gehigarriaren bidez, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren esku utzi dira indarreko araudiak Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariari esleitutako eskumen administratibo batzuen titulartasuna eta erabilera, hain zuzen, ingurumena babesteko esku hartzearen, ehizaren eta arrantzaren arloetakoak.

Era berean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 36. artikuluko 1. idatz-zatiak xedatzen duenez, organoen berezko eskumenak maila bereko edo beheragoko beste organo batzuen esku uzten ahalko dira.

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko jarduerak arintasunez eta eraginkortasunez egiteko, bidezkotzat jo da Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko zuzendarien esku uztea indarreko araudiak Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiari esleitzen dizkion eskumen batzuk.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 36.1. artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumena babesteko esku hartzearen arloan indarreko araudiak Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiari esleitzen dizkion administrazio eskumen hauek Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariaren esku uzten dira:

a) Irekitzeko baimenak ematea.

b) Ingurumen ukipenetarako baimenak ematea.

c) Proiektuek Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren tramitea behar duten edo ez ebaztea.

2. Ehiza eta arrantzaren eta mendien arloetan indarreko araudiak Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiari esleitzen dizkion administrazio eskumen hauek Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko zuzendariaren esku uzten dira:

a) Ehiza Antolatzeko Planak eta horien aldaketak onestea.

b) Mendien edo oihan lurren erabilera aldatzeko baimenak ematea.

c) Mendi katalogatuetan eta ez-katalogatuetan baso-berritze proiektuak onestea, baso-berritu beharreko lurrak 10 hektareatik gorakoak direnean.

d) Mendi katalogatuak aprobetxatu eta hobetzeko urteko onetsi eta/edo ezestea.

e) Mendi ez-katalogatuetan oihan aprobetxamenduak egiteko baimenak ematea, 100 metro kubiko zur edo egur baino gehiago aprobetxatzeko direnean.

3. Eskuordetza honen bidez ematen diren ebazpen guztietan inguruabar hori aipatu beharko da espresuki. Ebazpen horiek Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emanak bailiran hartuko dira ondorio guztietarako.

4. Ebazpen hau interesdunei, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari jakinaraztea.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko irailaren 13an.-Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: F1115273