1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
726/2011 EBAZPENA, irailaren 19koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, María Martínez Bergasa andrea Nafarroako Zerga Ogasuneko Zeharkako Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuko Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.
Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalak ezartzen du bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren eta Nafarroako Zerga Ogasunaren estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 119/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenekin bat,
EBATZI DUT:
1. María Martínez Bergasa andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Zeharkako Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuko Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako.
2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Zeharkako Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2011ko irailaren 19an.-Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Idoia Nieves Nuin.
Iragarkiaren kodea: F1115506