194. ALDIZKARIA - 2011ko irailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

146/2011 FORU AGINDUA, irailaren 8koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Europar Batasunaren barruko eragiketen aitorpen laburtua egiteko 349 eredua onetsi zuen ekainaren 18ko 93/2010 Foru Agindua aldatzen duena.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak ekainaren 18an emandako 93/2010 Foru Aginduaren bidez, Europar Batasunaren barruko eragiketen aitorpen laburtua egiteko 349 eredua onetsi zen, Internet erabiliz telematika bidez aurkeztekoa.

2011. urteko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 22ko 39/2010 Legeak Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide arruntari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legearen 27. artikuluaren 12. zenbakiaren testua aldatu du, barreneko antolamendura ekartzeko 2009ko ekainaren 25eko Kontseiluaren 2009/69/EK Zuzentarauaren xedapenak, horren bidez aldatu baitzen 2006/112/EK Zuzentaraua, balio erantsiaren gaineko zergaren sistema arruntari buruzkoa, inportazioari lotutako ihes fiskalari dagokionez.

Foru agindu honen bidez, batez ere aldaketa tekniko batzuk sartzen dira 349 eredua onesteko 93/2010 Foru Aginduaren II. eranskinean, erregistroen diseinuari buruzkoan. Aldaketa horiek egiten dira 349 eredua egokitzeko Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legearen 27. artikuluaren 12. zenbakiaren testu berrira.

Aldaketa bi gako berri sartzean datza, "M" eta "H", salbuetsitako inportazio baten ondotik Batasunaren barruan egiten diren ondasunen entregak identifikatu ahal izateko, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Legearen 27. artikuluko 12. zenbakian ezarritakoari jarraikiz, entrega horiek balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako identifikatuta dagoen inportatzaile batek egiten dituen kasuetan (ordezkari fiskala izan edo ez) edo ordezkari fiskal batek egiten dituen kasuetan, zerga aplikatzen den lurraldean balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako identifikatua ez dagoen inportatzaile baten izenean eta haren kontura aritzen dela.

Martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Balio erantsiaren gaineko Erregelamenduren 70.2 artikuluak baimena ematen dio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari Europar Batasunaren barruko eragiketen aitorpen laburtuaren eredua onesteko.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Europar Batasunaren barruko eragiketen aitorpen laburtuaren 349 eredua onesteko, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak ekainaren 18an emandako 93/2010 Foru Aginduaren aldaketa.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak ekainaren 18an emandako 93/2010 Foru Aginduaren bidez, Europar Batasunaren barruko eragiketen aitorpen laburtuaren 349 eredua onetsi zen.

Bat.-Bi gako berri sartzen dira, "M" eta "H", aipatutako foru aginduaren II. eranskinean onetsitako 349 ereduaren diseinu fisiko eta logikoetan, hain zuzen, 2. motako erregistroko (Europar Batasunaren barruko operadorearen erregistroa) "ERAGIKETAREN GAKOA" eremuan (133 idazgunea). Hona hemen:

133

Alfabetikoa

ERAGIKETAREN GAKOA.

Alfabetikoa, idazgune batekoa.

Dagokion kodea jarriko da, zerrenda honen arabera:

M

Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legearen 27.12 artikuluaren arabera, salbuetsita dagoen inportazio baten ondotik Europar Batasunaren barruan egiten diren ondasunen entregak.

H

Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legearen 27.12 artikuluaren arabera, salbuetsita dagoen inportazio baten ondotik Europar Batasunaren barruan egiten diren ondasunen entregak, ordezkari fiskalak egiten dituenak, aipatutako lege horren 86. artikuluko Hiru atalean ezarritakoari jarraikiz."

Bi.-Ekainaren 18ko 93/2010 Foru Aginduaren II. eranskinean onetsitako 349 ereduaren diseinu fisiko eta logikoetako 2. motako erregistroan (Europar Batasunaren barruko operadorearen erregistroa), eragiketaren "E" gakoaren testua (133 idazgunea) aldatzen da. Hona hemen testu berria:

133

Alfabetikoa

ERAGIKETAREN GAKOA.

Alfabetikoa, idazgune batekoa.

Dagokion kodea jarriko da, zerrenda honen arabera:

E

Europar Batasunaren barreneko entrega salbuetsiak, non ez diren Europar Batasunaren barreneko eskurapen salbuetsi baten ondoren beste estatukide batzuetan egiten diren entregak, hiruko eragiketa baten barrenean (horrelakoetan "T" adieraziko da), edo salbuetsita dagoen inportazio baten ondoren Europar Batasunaren barruan egiten diren ondasunen entregak, kasu horietan "M" edo "H" gakoa jarriko baita, kasuan-kasuan".

Hiru.-Bi gako berri sartzen dira, "M" eta "H", aipatutako foru aginduaren II. eranskinean onetsitako 349 ereduaren diseinu fisiko eta logikoetan, hain zuzen, 2. motako erregistroko (Zuzenketen erregistroa) "ERAGIKETAREN GAKOA" eremuan (133 idazgunea). Hona hemen:

133

Alfabetikoa

ERAGIKETAREN GAKOA.

Alfabetikoa, idazgune batekoa.

Gako hauen zerrendaren arabera bidezkoa dena jarriko da:

M

Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legearen 27.12 artikuluaren arabera, salbuetsita dagoen inportazio baten ondotik Europar Batasunaren barruan egiten diren ondasunen entregen zuzenketak.

H

Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legearen 27.12 artikuluaren arabera, salbuetsita dagoen inportazio baten ondotik Europar Batasunaren barruan egiten diren ondasunen entregen zuzenketak, entrega horiek ordezkari fiskalak egiten dituen kasuetan, aipatutako lege horren 86. artikuluko Hiru atalean ezarritakoari jarraikiz."

Lau.-Ekainaren 18ko 93/2010 Foru Aginduaren II. eranskinean onetsitako 349 ereduaren diseinu fisiko eta logikoetako 2. motako erregistroan (Zuzenketen erregistroa), eragiketaren "E" gakoaren testua (133 idazgunea) aldatzen da. Hona hemen testu berria:

133

Alfabetikoa

ERAGIKETAREN GAKOA.

Alfabetikoa, idazgune batekoa.

Gako hauen zerrendaren arabera bidezkoa dena jarriko da:

E

Salbuetsita dauden Europar Batasunaren barruko entregen zuzenketak, salbu eta "T", "M" edo "H" gakoarekin adierazi behar direnak."

Bost.-Ekainaren 18ko 93/2010 Foru Aginduaren II. eranskinean onetsitako diseinu fisiko eta logikoen testuan, hain zuzen, 1. motako erregistroan (Aitortzailearen erregistroa), 2. motako erregistroan (Europar Batasunaren barruko operadorearen erregistroa), baita 2. motako erregistroan ere (Zuzenketen erregistroan), "E", "A", "T", "S" edo"I" eragiketa gakoei egindako aipamenak "E", "M", "H", "A", "T", "S" edo "I" eragiketa gakoei eginak direla ulertu beharko da.

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek indarra hartuko du 2011ko uztailaren 1etik aurrera hasten diren zergaldien aitorpenetarako.

Iruñean, 2011ko irailaren 8an.-Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Álvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F1114962