190. ALDIZKARIA - 2011ko irailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

179/2011 FORU AGINDUA, irailaren 14koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, David Carabantes Bernal jauna, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuko Mantentze-lanen Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriaren 2. idatz-zatian ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. David Carabantes Bernal jauna, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuko Mantentze-lanen Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2011ko irailaren 14an.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: F1115383