190. ALDIZKARIA - 2011ko irailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

AR-2 banaketa eremuari dagokion Plan Partziala.
Behin betiko onespena

Erriberriko Udalak, 2011ko abuztuaren 6an egin osoko bilkuran, AR-2 banaketa eremuari dagokion Plan Partziala behin betiko onetsi duen erabakia hartu zuen. Haren araudi eta plangintza alderdiei eta iragarki honi dagokienez, honako hau da haren testua:

AR-2 BANAKETA EREMUAREN MUGAKETA

Egungo AR-2 unitateak 32.330 m²-ko azalera du jatorriz, eta haien artean antzeko ezaugarriak dituzten finkak biltzen ditu. Hori dela eta, erraza da finkatutako hirigintzako baldintzak unitatean ezartzea.

Arrazoiketa horretan bi salbuespen daude:

1.-Finka bat hartzen du barne, eraikuntzak erabat finkatua, eta etxebizitza ez ezik, beheko solairuan industria jarduera osoa duen tailerra ere baduena. Hain finkatuta dagoen finka denez (Alcalde Maillata kaletik sarbidea duela), gomendagarria da unitatearen mugaketatik baztertzea.

2.-Era berean, aurreko finkaren eta kuartelaren ondoan badago finka bat, bi finka horiexek mugatzen dutena eta Alcalde Maillata kaletik bertatik orubetzat jotzeko moduko hirigintzako zerbitzu guztiak dituena.

Bi finka txiki dira, herrigune finkatuaren ondoan daudenak eta unitatetik baztertzea dakarten zirkunstantzia fisikoak dituztenak.

Horrela, zirkunstantzia fisiko berdinak dituzten finkak egonen dira unitatean: inolako eraikuntza motarik gabekoak, laborantzarako erabiltzen direnak eta abar.

693 zenbakiko finkan igerileku txiki bat, eraikuntza txikiren bat eta zuhaitzak daude.

Planoan ikusten da zuzena dela bi finka horiek AR-2 unitatetik baztertzea eta jarduketaren logikaren barnean dagoela, mutur batean baitaude, kuartelari atxikita.

Banaketa eremuak honako finka hauek barne hartzen ditu, denak Erriberriko 10. poligonoaren barnean daudela:

-531. lurzatia.

-532. lurzatia.

-533. lurzatia.

-536. lurzatiaren zati bat.

-693. lurzatia.

-694. lurzatiaren zati bat.

Unitatearen jabeen zerrenda

LURZATIA

JABEA

AZALERA

EGUNGO BIDEAK

1

531

Promociones Esdicer 2000, S.L.

1.037,26

2

532

Angel Maria Equisoain Gambarte eta Jose Ramon Lacarra Navascues

2.866,10

3

533

Jose Maria eta Antonio Gorri Casanova

2.878,21

4

536

Manuela Ferrer Azcarate

1.744,40

5

693

Jose Luis eta Miguel Angel Echeverria Iturri

3.472,10

6

694

Francisco Javier Garcia Loyola

19.250,10

Egungo bideak

147,53

Alcalde Maillata kalearen eremua

179,60

Sektorearen jabeak, guztira:

31.248,17

Guztira, egungo bideak barne:

31.575,30

Hori guztia mugaketa planoan agertzen da.

Banaketa eremua eta lurzoruaren sailkapena

AR-2 eremuko lurzorua lurzoru urbanizagarri gisa sailkatu da (35/2002 Foru Legearen 95. art.).

Unitatea banaketa eremu gisa definitzen da, eta bertan hirigintza erabilerak, eredu aprobetxamendua, erabilera xehakatuen koefizienteak eta abar zehazten dira.

Helburuak eta irizpideak

Antolamenduaren justifikazioa

Hiriaren funtzionamenduaren ikuspuntutik, Udal Planak bide orokor batzuk markatzen ditu, Plan Partzialaren soluzioan agertu behar direnak; izan ere, bide bilbearen zati izanda, kontserbatu beharreko konexio orokorren funtzioa betetzen dute.

Bide orokor horiek haien kokapen zehatzean marraztu ondoren, logikoa dirudi unitatearen bigarren mailako eta barneko bideak honako irizpideen arabera aldatu eta doitu ahal izateak:

-Kuartelaren ondoko berdeguneaz baliatuta, hari atxikita eta aldi berean hartatik bereizita geratuko da kuartela. Beraz, Udal Planean adierazten zen igarobidea kendu eginen da.

-Maillata kaleko biribilgunearen ondoan dagoen ekipamendutarako eremua bere horretan utziko da, bai sektorerako bai biztanleentzat zuzena eta interesgarria delakoan.

-Neurri egokiak dituzten familia bakarreko etxebizitzak eraikitzeko lurzatiak antolatzeko moduan kokatuko dira bideak elkarretatik, Erriberri gisako herrien beharrizanetara egokituta, bertan nekazaritza eta industria baitira nagusi.

-Espaloiaren zabalera handituko da, eta egungoa baino irudi zabalagoa emanen du.

-Eraikuntzak lurzatiaren lerrokaduraren gainean atzeraemanen dira. Horrela, ingurune zabal eta argitsu hori areagotu eginen da.

-Finken aurreko espazio horiek lorategia edo zuhaitzak izanen dituzte. Horri esker, hiri irudi atsegina eta erosoa lortuko da.

7.1. Plan Partzialaren bide orokorrak.

Bide sarea planoetan adierazitako xehetasunekin diseinatuko da, aurretik adierazi diren alderdi guztien arabera.

Zirkulazio bikoitzeko kale guztien zabalera 12 m-koa izanen da, eta honelako eremuetan banatuko dira:

-Kalearen ardatzetik ibilgailuetarako eremua zehaztu da, 5,40 m-koa (2,70 m albo bakoitzean).

-Ibilgailuetarako eremu horren ondoan aparkalekuak, zuhaitzen txorkoak eta kaleko argiak biltzen dituen zerrenda zehaztu da. 1,80 m-ko zabalera du. Eremu horretan ibilgailuak garajetara sartzeko arrapalak eta gurpil-aulkia darabilten pertsonek erabiltzeko egokitu eta beheratu diren oinezkoentzako pasabideak biltzen dira.

-Eta zerrenda meheen mugen ondoan, badago espaloiaren beste zerrenda bat, erabat laua eta jarraitua, inolako irregulartasunik ez duena. Horrela, oinezkoak eroso iragaitea bermatzen da, jarraitua baita. Espaloien zabalera erabilgarria 150 cm-koa da.

Erabaki horien ondorioz, AR-2 unitatearen behin betiko diseinua doituko da, planoan adierazten den bezala.

7.2. Etxebizitza kopurua eta azalera eraikigarria.

Indarra duen Udal Planak 66 etxebizitza inguru zehazten ditu 32.330 m²-ko azalera osoan. Horrek badakar 19,486 etxebizitza eraikitzea hektareako eta askotariko lurzatiak egotea: lurzati gehienak familia bakarreko etxebizitza atxikiak eraikitzeko erabiliko dira; beste batzuk, aldiz, familia bakarreko etxebizitza bakartuak eraikitzeko, eta etxebizitza kolektiboak dituen eraikina (beheko solairua + 2) ere bai.

Plan Partzial honek irizpide horiei jarraituko die, eremuaren azterlan zehatzago bati lotuta.

Azterlan horrek proposatzen dituen lurzatien arabera, lurzati gehienek 160-180 m²-ko azalera dute, nahiz eta lurzati handiago batzuk dauden, eremuko egungo lurzatien gainean egindako banaketak emandako formaren arabera.

7.3. Kanpoko eta barneko lerrokadurak.

Kanpoko lerrokadurak (hau da, bide publikora begira) eta barneko lerrokadurak (hau da, lurzatiaren barnealdera begira) zehaztu dira. Gauzak horrela, azken emaitzak itxura amaitua eta kontrolatua izanen du, formari eta bolumenari dagokienez.

Nahitaezko kanpoko lerrokadura batzuk ezarri dira, eraikinak ezinbestean okupatu beharko dituenak.

Beheko solairuen, lehen solairuen eta bigarren solairuen gehieneko barneko lerrokadura batzuk ezarri dira, lurzatien barnealderantz eraikitako bolumena kontrolatzen dutenak.

Xehetasun horrek lorategiz hornituta dauden barneko espazio libreen gutxieneko azalera bermatzen du.

Halaber, beheko solairuen eta sotoen gehieneko barneko lerrokadura batzuk ezarri dira, lurzatien barnealderantz eraikitako bolumena kontrolatzen dutenak. Sotoak eraikitzen ahalko dira, haien azalera beheko solairuaren gehieneko okupazioa izanen dela, gehienez.

7.4. Espaloien eta aparkatzeko plazen zabalera.

Bideen espaloiak 180 cm zabal izanen dira, eta ilarako aparkalekuak, berriz, 220 cm.

7.5. Oinezkoentzako ibilbideak. Oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko legea.

Oinezkoentzako ibilbideei dagokienez, horiek urbanizazio proiektuan zehazten ahalko dira, Oztopo Fisiko eta Zentzumenezkoei buruzko 1988ko uztailaren 11ko 4/1988 Foru Legea eta hori garatzen duen 1989ko ekainaren 29ko Erregelamendua betez. Oinezkoentzako ibilbideak erantsitako planoan zehaztu dira. Kale, espaloi, pasabide, arrapala eta abarren sekzioei dagokienez, urbanizazio proiektuak aipaturiko legedian xedatutakoa zorrotz bete beharko du.

Oztopo Fisiko eta Zentzumenezkoei buruzko 4/1988 Foru Legearen 9. artikuluaren arabera, eremu osoa irisgarria izanen da, eta, hori garatzen duen 154/89 Foru Dekretuaren 5. artikuluaren arabera, oinezkoentzako ibilbide guztiak erdi-mailako zirkuitutzat joko dira, oinezkoentzako bigarren mailako komunikazio egitura direlako.

Erantsitako planoetan ibilbide horien bidea zehaztu da.

7.6. Hirigintza aprobetxamendua eta homogeneotasun koefizienteak.

-Eredu aprobetxamendua: 0,60 AU/m².

-Irabazizko aprobetxamendua, guztira: 0,60x31.395,70 = 18.837,42 AU.

-Udalaren aldeko lagapena: %10 - 1.883,74 AU.

-Partikularrentzako irabazizko aprobetxamendua: %90 - 16.953,68 AU.

8.-Lagapenak.

Proiektuko lagapenak bat datoz 35/2002 Foru Legearen 53. artikuluan xedatutakoarekin, eta honako hauek izanen dira:

LAGAPENAK

ERRIBERRI - AR-2 BANAKETA EREMUA

ETXEBIZITZEN AZALERA

PROIEKTUA

Az./etxeb.

Guztira

ETXEBIZITZA POSIBLEEN KOPURUA

BOE KOLEKTIBOAK

20,00

100,00

2.000,00

20

ELT KOLEKTIBOAK

6,00

100,00

600,00

6

BANAKAKO ELT-AK

14,00

130,00

1.820,00

14

BANAKAKO ETXEBIZITZA LIBREAK

35,00

135,00

4.725,00

35

BANAKAKO ETXEBIZITZA LIBREAK, 500 m²-KO ORUBEA DUTENAK

5,00

175,00

875,00

10.020,00

5

ETXEBIZITZEN AZALERA ERAIKIA, GUZTIRA

10.020,00

MERKATARITZA AZALERA BOE-N ETA ELT-N

329,80

321,92

321,92

389,14

GUZTIRA

1.362,78

0,80

1.090,22

AZALERA ERAIKIGARRIA, GUZTIRA

11.110,22

ETXEBIZITZAK, GUZTIRA

HASIERAKO LURREN AZALERA, GUZTIRA

80,00

80

31.575,30

FORU LEGEAREN 53. ARTIKULUA

BERDEGUNEAK

Guztiaren %10

35 m²/etxebizitza

35 m²/etxebizitzen azalera eraikiaren 100 m²

3.157,53

2.484,80

ERABILERA ANITZEKO EKIPAMENDUAREN ERABILERA

80,00

35

2.800,00

1.026,00

15 m²/etxebizitza

10.020,00

35

3.507,00

3.507,00

3.510,80

15 m²/etxebizitzen azaleraren 100 m²

APARKALEKUAK

1.200,00

GUZTIRA: 2 plaza/100 m² eraikigarri

1.503,00

1.503,00

1.516,70

ESPAZIO PUBLIKOAN

Plaza 1/etxebizitza

11.110,22

2

222,20

222,20

225,00

Plaza 1/etxebizitzen azaleraren 100 m²

Plaza 1/merkataritzarako erabileraren azaleraren 100 m²

80,00

10.020,00

1

100,20

1.090,22

1

10,90

111,10

LURZATIEN BARNEAN

80,00

ESPAZIO PUBLIKOAN

145,00

ETXEBIZITZEN UDALEZ GAINDIKO ZUZKIDURA

GUZTIRA

225,00

BOE eta ELT etxebizitzen azaleraren %10

4.420,00

442,00

M2

442,00

450,10

ETXEBIZITZA BABESTUAK

BOE: %25

20,00

ELT: %25

20,00

40,00

GUZTIRA

40,00

40

Azken zutabean indarra duen Hirigintza Araudiaren eskakizun guztiak betetzen direla egiaztatzen ahal da.

Planoan egiaztatzen ahal da espazio publikoak aparkatzeko plaza horiek hartzeko edukiera duela.

9.-Hirigintzako zerbitzuak.

Honako hauei buruzko hirigintzako zerbitzuen sareen azalpen planoak erantsi dira:

-Energia elektrikoa eta argiak.

-Telefonoak.

-Edateko ura.

-Euri uren saneamendua.

-Ur beltzen saneamendua.

Energia elektrikoaren eta argien sarea.

Soluzio egokienak ezartzen dituen konpainia Iberdrola da, azkenean. Horrekin hitz egin ondoren, hurrengo baldintzak adierazi zaizkigu:

-Konexioa San Lazaro kalean dagoen A puntuan.

-ETko luzapen instalazioak.

-Al-240ko (HERP-Z1 12/20 KV.3 (1x240) mm² AL) ETko lur azpiko linea, A puntutik abiatuta A puntura itzultzen dena transformazio zentro berria tartekatuta. Egin beharreko kanalizazioak lur azpikoak izanen dira, eta hodien barnean egonen dira: gutxienez, 160 mm-ko diametroa duten lau hodi izanen dituzte, eta bi hodi libre geratuko dira, gutxienez.

-Transformazio zentro berria, kuartelaren ondoko berdegunean dagoena, bi makinatarako edukiera duena eta bide publikotik zuzeneko sarbidea duena, matxura edo bestelako arrazoiak badaude, horretara sartu ahal izateko.

-Transformazio zentro berriak honakoak izanen ditu: lineako bi gelaxka, babes gelaxka bat (24 KV-ko SF6 isolamenduarekin), ETko interkonexio bat, 400 KVA-ko transformadorea, BTko interkonexio bat eta 400 A-ko behe tentsioko koadro bat, 5 irteera eta fusible-eramatekoa dituena.

-Transformazio zentroko behe tentsioko koadrotik AI-240ko lur azpiko sareak eta behe tentsioko harguneak eginen dira.

-Kanalizazioak lur azpikoak izanen dira, eta hodien barnean egonen dira: gutxienez, 160 mm-ko diametroa duten lau hodi izanen dituzte, eta bi hodi libre geratuko dira, gutxienez.

-Behe tentsioko lineek 175 Kw-ko gehieneko karga eta 200 m-ko gehieneko luzera izanen dituzte.

Telefonoak.

Telefonoen hargunea kuartelaren ondoan jarriko da. Hori dela eta, sarearen luzapena erraza eta hurbilekoa izanen da.

Lurzati guztiei lotzen zaien banaketa sarearen soluzio planoa erantsi da. Sarea telefonoen zein telekomunikazioen soluzioa osorik eta araudiaren arabera hartzeko moduan eraikiko da.

Edateko ura.

12. unitatea ERRIBERRIko sare orokorrari lotzen zaio bai San Esteban kalean bai Berbintzanarako errepidean. Beraz, herriko sare orokorrari eraztun osoa ematen dio.

Planoan lehendik dagoen sarearen neurriak eta sare berriaren ibilbidea ikusten ahal dira, zerbitzu orekatu orokorra lortzeko behar bezalako neurriak eta presioa dituztenak.

Saneamendua: euri urak eta ur beltzak.

-Euri urak.

Jarduketa unitatearen ondoan Navako erretena dago. Hori edukiera handiko ubide naturala da, eta horretara isuriko dira unitateko euri ur guztiak, modu erraz eta hurbilean.

-Ur beltzak.

Banaketa eremu horren ondoren ur beltzen saneamendu sarea eraikiko da, isuri guztiak Alcalde Maillata kaleari lotzeko biribilgunearen ondoan instalatu beharreko ponpaketa estaziorantz bideratuko dituena.

Konexioa erraza eta hurbilekoa izanen da.

Planoan egun dauden sareen neurriak eta sare berriaren ibilbidea agertzen dira. Oro har, nahiko dira urbanizazio berritik datorren ura hartzeko.

10.-Faseak eta exekuzio epeak.

Urbanizazio obrak fase bakarrean eginen dira normalean. Hala ere, hainbat fase egitea proposatzen ahalko da, baina lehenbizikoan herriko sare orokorretarako konexio orokor nagusiak eraiki beharko dira.

Urbanizazio obrak 4 urtetik beherako epean abiaraziko dira, arauen aldaketa hau behin betiko onesten denetik aurrera zenbatuta, eta 8 urtetik beherako epean amaitu beharko dira.

11.-Ebaluazio ekonomikoa.

Hemen hirigintzako zerbitzuak ezartzeko eta obrak exekutatzeko kostuaren aurrerapena garatu da.

Urbanizazio obren kostua.

-Ur hornidura: lotune izanen dituen adar orokorrak sektorearen ondoan daude.

-Ur beltzen saneamendua: sektoreko kolektoreen lotune izan behar diren kolektore orokorrak sektorearen beraren ondoan daude.

-Euri urenak: unitatetik datozen euri ur guztiak bilduko dituen ubide naturala horren ondoan dago.

-Energia elektrikoaren hargunea: konexioa Txantrean dagoen transformazio zentroan eta Berbintzanarako errepidearen sarean eginen da. Urbanizazio proiektuan transformazio zentroaren kokapen zehatza eta argi-puntuen kokapenak eta ezaugarriak zehaztuko dira. Lehendik dauden goi tentsioko sareak lur azpian bideratuko dira. Obra mota hori sektorearen urbanizazioaren kostu orokorren barnean egonen da.

-Telefonia sarea: aurretik esan bezala, telefonia sareak konexio erraza eta hurbilekoa du. Horregatik, kostuak arruntak izanen dira, inolako konplexutasun berezirik gabe.

-Zolaketa eta sarbideak: ez da jardun behar lehendik dauden sarbideetan, baina horietarako konexio erraza egin behar da.

Banaketa eremuaren urbanizazio obren kostua.

Jarraian, urbanizazio obren zenbateko osoa balioetsi da, hurrengo laburpenaren arabera:

ERRIBERRI - AR-2 BANAKETA EREMUA

URBANIZAZIOA

Lur mugimendua

77.171,85

Bideen zoladurak

313.587,20

Espaloi, aparkaleku eta abarren zoladurak

143.319,15

Berdeguneen urbanizazioa

46.548,10

Bidearen konexioa errepidetik

40.423,35

Ur hargune orokorra

12.249,50

Ur beltzak araztegiraino bideratzea

17.149,30

Euri urak

13.474,45

Energia elektrikoaren eta telefonoen konexioak

48.998,00

Hornidura sarea

107.795,60

Ur beltzen sarea

88.196,40

Euri uren sarea

75.946,90

Barneko sare elektrikoa

68.597,20

Kaleko argiak

62.472,45

Telefonia

56.347,70

Altzariak eta osagarriak

18.374,25

Zaintzaren eta segurtasunaren instalazioa

22.049,10

Obrako segurtasuna eta osasuna

12.249,50

EXEKUZIO MATERIALA

1.224.950,00

Industria etekinaren eta gastu orokorren %10.

122.495,00

KONTRATAREN AURREKONTUA

1.347.445,00

12.-Hirigintzako beste baldintza batzuk.

Plan Partziala hirigintza garapeneko tresna da, eta eraikuntza ordenantza propioak ditu, herriko ordenantza orokorrak ezeztatu behar ez dituztenak.

Beraz, hirigintzako gainerako baldintzak eta Erriberriko udal mugapearen gainerako zatirako egun daudenak berdinak izanen dira.

13.-AR-2 banaketa eremuaren ordenantza partikularrak.

Alderdi orokorrak:

1. artikulua. Eremua.

Ordenantza hauek indarra dute AR-2 jarduketa unitatearen eremuan.

2. artikulua. Alderdi lotesleak.

Plan Partzial honek duen dokumentaziotik lotesleak dira ordenantza hauetan, etapakako planean eta antolamendu planoetan ezarritako determinazioak.

3. artikulua. Poligonoak.

Unitatea ez dago poligonoetan azpibanatuta, nahiz eta horiek proposatzen ahalko diren beharrezko prozedurei jarraikiz.

4. artikulua. Faseak eta horiek gauzatzeko epea.

Urbanizazioa fase bakarrean egin beharko da. 4 urteko epea finkatu da izapideetarako, eta 8 urtekoa, aldiz, urbanizazio osorako.

5. artikulua. Jarduketa sistema eta aprobetxamenduen araubidea.

Jarduketa sistema indarra duen legedian xedatutakoa izanen da.

Aprobetxamenduen araubideari dagokionez, indarra duen Udal Planak zehazten du hori.

6. artikulua. Erabilera xehakatuak.

Erabilera xehakatuak hirigintza arauetan adierazitakoak dira.

7. artikulua. Erabilera zehaztuak.

Familia bakarreko bizitegietarako lurzatietan, bizitegitarako erabilerarekin argi eta garbi bateragarriak diren eta horren osagarri diren erabilerak instalatzen ahalko dira, adibidez, etxebizitzari erantsitako bulego profesionalak eta indarra duten arauek onartzen dituztenak.

8. artikulua. Gutxieneko lurzatia.

Plan Partzial honek ez du zehazten ondoriozko gutxieneko lurzatirik.

Antolamenduaren alderdiak:

9. artikulua. Lurzatiak.

Ondoriozko lurzatiak zehaztu dira grafikoki.

10. artikulua. Eraikuntzak lurzatian duen kokapena: lerrokadurak.

Planoetan eraikuntzaren mugak zehaztu dira, bai kanpoko fatxadei bai barneko fatxadei dagokienez.

Horietan nahitaezko kanpoko lerrokadurak eta gehieneko barneko lerrokadurak zehaztu dira lehen eta bigarren solairuetarako zein beheko solairuetarako eta sotoetarako.

11. artikulua. Eraikuntzaren garaiera.

Eraikuntzaren gehieneko garaiera planoetan adierazitakoa da.

12. artikulua. Lurzatiaren barneko aparkalekua.

Lurzati bakoitzean aparkatzeko plaza bat, gutxienez, jarriko da eraikitzen den etxebizitza bakoitzeko. Aparkatzeko plaza horiek sotoan eta erdisotoan, beheko solairuan edo eraikin nagusiari atxikitako garajean kokatzen ahalko dira, eraikin nagusiaren zati izanda edo alboko eraikinari atxikita. Era berean, eraikin bakartu batean kokatzen ahalko dira, bide publikora begira jartzen ahal dela.

13. artikulua. Eraikinen tratamendua.

Eraikinen konposizioa librea izanen da; hala ere, eraikinak gorputz bakarrekoak izanen dira, eta estalkiak inklinatuak.

Hona hemen erabili beharreko materialak:

-Fatxadek bistako adreilua izanen dute, gorria, krema kolorekoa edo erre kolorekoa.

-Harrizko oinaldea edo antzekoa jarriko da, 150 cm-ko gehieneko garaiera izanen duena.

-Kanpoko arotz lanak zuriak izanen dira.

-Estalkia zeramikaren koloreko teilazkoa izanen da.

14. artikulua. Estalkipekoen okupazioa.

Estalkipekoen okupazioari dagokionez, herriko ordenantza orokorretan adierazitakoari helduko zaio.

15. artikulua. Lurzatietako itxiturak.

Lurzatiak bide publikora begira zabalik egoten ahalko dira. Bestela, honako itxitura hauek onartzen dira:

a) Landare itxiturak, 1,80 m-ko gehieneko garaieraraino.

b) Metalezko itxitura gardenak (sare plastifikatuak, hesiak eta burdin sareak eta abar), 1,80 m-ko gehieneko garaieraraino, eta

c) Itxitura opakuak (harrizko hormak edo antzekoak), eta zurezko hesiak, 80 cm-ko gehieneko garaieraraino. 1,80 m-ko gehieneko garaieraraino osatuko dira a) eta b) ataletan deskribatutako itxiturekin.

16. artikulua. Eraikuntza eta instalazio osagarriak.

-Garajeak: aurretik adierazi bezala onartzen dira.

-Pergolak: onartuak.

-Barbakoak: baimengarriak.

-Lurzatiaren barneko urbanizazioa: librea izanen da, eraikin nagusiarekin bat datozen materialez egindakoa.

17. artikulua. Bestelako determinazioak.

Urbanizazio proiektuak kontuan hartuko du Plan Partzial honetan aurreikusitako espazio publikoetan zuhaitzak landatu behar direla.

Urbanizazio proiektuak kontuan hartuko du Oztopo Fisiko eta Zentzumenezkoei buruzko Foru Legea.

Erriberrin, 2011ko abuztuaren 8an.-Lehen alkateordea, alkatearen ordez, Josefina Pozo Silanes.

PLANOEN ZERRENDA

1.-Kokapena.

2.-Informazioa. Antolamendua eta egungo mugaketa.

3.-Informazioa. Plano topografikoa, mugaketa eta katastroa.

4.-Informazioa. Zerbitzu orokorretako konexioak.

5.-Antolamendua eta erabilerak: etxebizitzak, espazio libreak, berdeguneak eta ekipamenduak.

6.-Orubeak eta azalerak. Eraikinaren okupazioa.

7.-Egungo egoera eta proposamena gainjartzea.

8.-Kanpoko eta barneko lerrokadurak eta sestrak (kotak).

9.-Oinezkoentzako ibilbideen sarea eta aparkatzeko plazak.

10.-Bide moten sekzioak eta bolumenak.

I.1. Saneamendu sarea: ur beltzak.

I.2. Saneamendu sarea: euri urak.

I.3. Edateko uraren hornidura eta banaketa sarea.

I.4. Energia elektrikoaren eta kaleko argien sarea.

I.5. Telefonia sarea.

Iragarkiaren kodea: L1114789