190. ALDIZKARIA - 2011ko irailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABAIGAR

U.C 5 unitateko hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Abaigarko Udalak, 2011ko irailaren 12an egin osoko bilkuran, bertako U.C 5 unitateko hirigintza hitzarmenaren aldeko txostena eman zuen, hitzarmen hori sinatu behar baita unitate horretako borondatezko birzatiketa batzordearekin. Helburua da hirigintzako aprobetxamenduaren %10eko lagapenaren ordez, haren ordaina eskudirutan ematea, betiere udal arkitektoek eginiko balorazioaren arabera.

Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Abaigarren, 2011ko irailaren 15ean.-Alkatea, Alvaro Pérez de Aransolo Fernández.

Iragarkiaren kodea: L1115258