190. ALDIZKARIA - 2011ko irailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1/2011 EBAZPENA, irailaren 9koa, Hezkuntzako idazkari tekniko nagusiak emana, fede publikoa eman eta ziurtagiriak luzatzeko eskumena Departamentuko zerbitzuetako zuzendari titularren esku uzten duena, nork bere eskumeneko gaietarako.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko idazkaritza tekniko nagusiak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuak idazkaritzen esku uzten du departamentuan dauden agiri eta datuen gainean fede emateko eta horien gaineko ziurtagiriak luzatzeko eskumena.

Hezkuntza Departamentuko zerbitzuen eskumeneko gaiei buruzko ziurtagiriak egiteko eskaerak gero eta gehiago direnez eta horietako batzuk berehala luzatu behar direnez, gomendagarria da ziurtatu beharreko datuak gordetzen dituzten kudeaketa zerbitzuek beraiek eskumena edukitzea fede publikoa eman eta ziurtagiriak luzatzeko abuztuaren 24ko 132/2011 Foru Dekretuaren bidez bakoitzak esleituta dituen gaiei buruz, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak eskuordetuta.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 36. artikuluak, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 132/2011 Foru Dekretuaren 5. artikuluari dagokionez, xedatutakoaren indarrez,

EBATZI DUT:

Lehena.-Hezkuntza Departamentuko zerbitzu hauetako zuzendarien esku uztea fede publikoa eman eta ziurtagiriak luzatzeko eskumena, nork bere eskumeneko gaietarako:

-Hezkuntza Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuko zuzendaria.

-Aukera Berdintasunaren, Hezkuntzako Parte-hartzearen eta Irakasleentzako Arretaren Zerbitzuko zuzendaria.

-Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendaria.

-Unibertsitateen eta Etengabeko Prestakuntzaren Zerbitzuko zuzendaria.

-Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaria.

Bogarrena.-Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzura, Aukera Berdintasunaren, Hezkuntzako Parte-hartzearen eta Irakasleentzako Arretaren Zerbitzura, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Unibertsitateen eta Etengabeko Prestakuntzaren Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Zerbitzura eta Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira.

Hirugarrena.-Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2011ko irailaren 9an.-Idazkari tekniko nagusia, Ignacio Iriarte Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1114990