2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGOITZ
Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena
Agoizko Udalak, 2011ko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen xehetasun azterlanaren proiektua, Agoizko Irigai auzo berriko 2an (Udal Katastroko 1. poligonoko 243. lurzatia) familia bakarreko etxebizitza batean igogailua paratzeko. Francisco Javier Oyarzun Celayak sustatu du eta Javier Gortari Solbes arkitektoak prestatu, 2011ko ekaineko datarekin. Jendaurrean egoteko epea iraganik (2011ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 4koa) inork alegaziorik aurkeztu gabe, eta hirigintzako aholkulariak aldeko txostena luzaturik Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Legearen 76. artikuluan aurreikusiari dagokionez, Agoizko Udalak, 2011ko irailaren 1ean egin osoko bilkuran, honako hau erabaki, bertzeak bertze:
1. Behin betikoz onestea xehetasun azterlanaren proiektua, Agoizko Irigai auzo berriko 2an (Udal Katastroko 1. poligonoko 243. lurzatia) familia bakarreko etxebizitza batean igogailua paratzeko. Francisco Javier Oyarzun Celayak sustatu du eta Javier Gortari Solbes arkitektoak prestatu, 2011ko ekaineko datarekin.
2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.
3. Francisco Javier Oyarzun Celayari erabaki hau igortzea.
Agoitzen, 2011ko irailaren 12an.-Alkate udalburua, Unai Lako Goñi.
XEHETASUN AZTERLANAREN ARAUDIA
Horrenbertzez, argitara ematen da xehetasun azterlanaren araudia
1.-Xehetasun azterlanaren xedea.
Xehetasun azterlanak xedea du Agoitzen gaur egun indarra duten hirigintza arauetan etorkizunean egin daitezkeen aldaketak argitzea, lerrokadurez, sestrez eta bolumetriaz den bezainbatean, kokaera planoan adierazten den esparruan.
Xehetasun azterlan hau egiteko arrazoia da igogailu bat eraikitzeko asmoa gaur egun ezarritako lerrokaduretatik kanpora. Proiektuaren xedea da bolumen berria eta etorkizuneko lerrokadurak mugatzea.
Igogailua eraikitzearekin kendu nahi dira gaur egungo oztopo arkitektonikoak, nagusiki hirugarren adinekoei eta minusbaliatuei eragiten dietenak; gisa hartara egokituko dira ataripe hauek indarra duen araudiari.
2.-Aplikazio eremua.
Agoizko Irigai auzo berriko 2an (1. poligonoko 243. lurzatiko 1. azpieremua) dagoen etxebizitzari dagokio proposamena.
3.-Hautaturiko soluzioaren justifikazioa.
Proposatzen da igogailua etxebizitzaren lurzatiaren barnean egitea, alboko fatxadetariko batean, etxebizitzaren beheko solairuaren eta lehen solairuaren artean dagoen garaiera gainditu nahirik.
Igogailua egiteko beharrezkoa izanen da bolumen bat sortzea, eraikinetik kanpora, beheko solairuko zorutik abiatuta etxebizitzaren alboetariko batera eta lurzatiaren barnean, igogailuari estalpea emanen dion itxitura baten bidez; hura egiteko fabrikako adreilu trinkoa erabiliko da, geruza bakarreko morterozko estaldura duena, fatxadan den gisakoa, fatxadan den gisako zeramikazko zokaloarekin.
4.-Planeamenduaren xedeko eremuaren deskribapena eta azterketa
Xehetasun azterlan honen jarduketa eremua Agoitzen kokatzen da:
Irigai auzo berriko 2 zenbakiko ataria.
Igogailua paratzeko 3,19 m² (1,75 m x 1,82 m) behar dira luzetara, 7,02 m-ko garaiera batetik. Beraz, gorputz irtenaren bolumen osoa 22,40 m³ da, nonbait hor.
Igogailu hau eraikitzeko, lurzoru publikorik ez da okupatuko.
5.-Hirigintzako araudia.
1. artikulua. Materialak:
Hona zer material erabiliko diren Irigai auzo berriko 2an gorputz irtenaren itxituraren eraikuntzan:
Itxitura egiteko fabrikako adreilu trinkoa erabiliko da, geruza bakarreko morterozko estaldura duena, fatxadan den gisakoa, eta zeramikazko zokaloa, fatxadan den gisako konposizio irizpideei segituz egina.
6.-Planeamenduaren xedeak.
Hona hemen proposatzen den antolamenduaren xede eta irizpide oinarrizkoak:
-Jarduketa berriaren definizio xehakatua, bai lerrokadura eta sestrez den bezainbatean bai alderdi fisikoez edo bolumetriaren gainekoez den bezainbatean.
ERANSKINA
1.-Xehetasun azterlanaren eranskinaren xedea.
Agoizko Irigai auzo berriko 2an familia bakarreko etxebizitza batean igogailua paratzeko xehetasun azterlana osatzea da eranskin honen xedea, eta zehatz-mehatz honako hau argitzea:
1. Okupazioko gehieneko azaleren justifikazioa:
Egungo azalerak:
-Hona lurzoruaren egungo okupazioa, eraikinaren beheko solairuan: 122,50 m ².
-Hona egungo okupazioa, eraikinaren lehen solairuan: 74,50 m².
-Hona egungo okupazioa, beheko solairua gehi lehen solairua baturik: 122,50 m² + 74,50 m² = 197,00 m².
Azalera berriak:
-Hona igogailuak plantan okupatzen duen azalera: 1,82 m x 1,75 m = 3,19 m².
-Hona okupazio berria, beheko solairuan: 122,50 m² + 3,19 m² = 125,69 m² (150 m² baino gutiagokoa).
-Hona okupazio berria, beheko solairuan: 74,50 m² + 3,19 m² = 77,69 m².
-Hona okupazio berria, beheko solairua gehi lehen solairua baturik: 125,69 m² + 77,69 m² = 203,38 m² (220 m² baino gutiagokoa).
Beraz, proposatzen den jarduketak ez ditu gainditzen udal araudian ezarritako gehieneko azalerak.
2. Xehetasun azterlanaren bolumenaren garaieraren justifikazioa.
Xehetasun azterlanean adierazitako bolumena igogailua sartzeko nahitaez behar den gutienekoa da (kabina, mekanismoak eta ihesa).
Ihesa nahitaezkoa da legez, igogailuko mantentze lanetan aritzen diren beharginak zanpatzeko arriskua galarazteko. Igogailuaren makineriaren gaineko mantentze lanez arduratzen diren beharginen iheserako legez behar den espazioa (95/16/CE Zuzentaraua, Europar Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 1995eko ekainaren 29koa, estatu kideek igogailuen gainean duten legeria elkarrengandik hurbiltzeari buruzkoa) 3,45 m da kasu honetan, azken solairuko zorutik (lehen solairua) igogailuaren zuloko sapaiaren beheko alderaino neurtua.
3. Xehetasun azterlanaren justifikazioa.
Erabakitako soluzioaren justifikazioa da igogailu bat paratzea, etxebizitzaren beheko solairuaren eta lehen solairuaren artean dauden oztopo arkitektonikoak kentzeko, igogailu irisgarriaren neurriak betetzen dituen igogailua erabiliz (kabinaren neurriak: 100 cm x 125 cm), halaber, UNE EN 81·70:2004 araudia eta CTEko SUA oinarrizko dokumentua betetzen dituena.
Iragarkiaren kodea: L1115121