187. ALDIZKARIA - 2011ko irailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

57/2011 EBAZPENA, irailaren 6koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Tuterako Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoaren eskaintza, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak ekainaren 20an emandako 263/2011 Ebazpenaren bidez onetsia, osatzen duena. Ebazpen horren bidez onesten dira Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoen eta ikasgelen antolaketa eta jarduna eta Helduentzako Bigarren Hezkuntzako ikasketak, bai presentziazko modalitatekoak bai urrutikoak, ikastetxe publiko baimenduetan emateko modua 2011-2012 ikasturtean arautuko dituzten jarraibideak.

Proposatzen da Tuterako Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoaren eskaintza, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak ekainaren 20an emandako 263/2011 Ebazpenaren I. eranskinean jasoa, osatzeko ebazpen bat onestea. Ez da baliabiderik gehitu beharko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Tuterako Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoaren eskaintza osatzea. Eskaintza hori Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak ekainaren 20an emandako 263/2011 Ebazpenaren I. eranskineko 8. puntuan ageri den ikastetxe horri buruzko taulan ikus daiteke. Prestakuntza jarduera honen bidez osatuko da, beraz, eskaintza:

IKASTAROAK

GEHIENEKO TALDE KOPURUA

Prestakuntza pertsonala

Pertsonen arteko harremanen eta komunikazioaren tailerra

4

2. Tailer hori prestakuntza pertsonaleko jardueren sailean dago, eta astean 2 ordu izanen ditu talde bakoitzeko.

3. Jarduera berri hori Tuterako Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoak gaur egun dituen langileekin eginen da. Ez dira inolaz ere irakasleak gehituko, eta ez da erantzunik gabe utziko lauhilekoen hasieran sortzen diren lehentasunezko ikastaroetarako eskaria.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau eta bere eranskinak igortzea Hezkuntza Antolamenduaren eta Berrikuntzaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Etengabeko Prestakuntzaren Atalari eta Ikasketak Antolatzeko Atalari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2011ko irailaren 6an.-Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

Iragarkiaren kodea: F1115199