4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 12/2011 prozedura
Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak.
Aditzera ematen dut: diru kopuru bat erreklamatzeko lan arloko epaitegi honetan Talleres Ibero S.L. enpresaren aurka bideratu den 12/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
Betearazpen honen ondorioetarako, betearazpenpeko alderdiaren, hots, Talleres Ibero S.L.ren erabateko kaudimengabezia deklaratzen da behin-behinekoz, deusetan galarazi gabe prozedurari jarraipena ematea, hobera egiten badu. Zenbatekoa 32.854,96 eurokoa da, interesak 1971,30 eurokoak eta kostuak 3.285,50 eurokoak, azken bi zenbatekoak behin-behinekoz kalkulatuta.
Eta Talleres Ibero, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2011ko irailaren 12an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1115110