187. ALDIZKARIA - 2011ko irailaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 188/2010 prozedura

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: José Angel Echarte Claveriak eskaturik, Mecanizados Galmor S.L. enpresaren aurka, diru kopuru bat erreklamatzeko, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 188/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Betearazpen honen ondorioetarako, betearazpenpeko alderdiaren, hots, Mecanizados Galmor S.L.ren erabateko kaudimengabezia deklaratzen da behin-behinekoz, deusetan galarazi gabe prozedurari jarraipena ematea, hobera egiten badu. Zenbatekoa 4.469,63 eurokoa da, interesak 268,18 eurokoak eta kostuak 446,96 eurokoak, azken bi zenbatekoak behin-behinekoz kalkulatuta.

Eta Mecanizados Galmor S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko irailaren 9an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1114996