4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 70/2011 prozedura
Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak.
Aditzera ematen dut: María Asunción Cid Izcuek eskaturik, diru-kopuru bat dela-eta, Inkeysa, S.A. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 70/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
Betearazpen honen ondorioetarako, betearazpenpeko alderdiaren, hots, Inkeysa, S.A.ren erabateko kaudimengabezia deklaratzen da behin-behinekoz, deusetan galarazi gabe prozedurari jarraipena ematea, hobera egiten badu. Zenbatekoa 12.172,50 eurokoa da, interesak 730,35 eurokoak eta kostuak 1.217,25 eurokoak, azken bi zenbatekoak behin-behinekoz kalkulatuta.
Eta Inkeysa, S.A.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2011ko irailaren 8an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1114942