187. ALDIZKARIA - 2011ko irailaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 578/2011 demanda

Rosa M.ª Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Felipe Nuñez Cenzualek eskaturik, banakako lan arazoak direla-eta, Restauraciones y Obras Lizarra S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 578/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Xedapen zatia:

Restauraciones y Obras Lizarra S.L. alderdi demandatuaren ondasunen aurreneurrizko enbargoa dekretatzen da, 11.140,47 euroko printzipala ordaintzeko, gehi kostuetarako kalkulatu diren 1.114,05 euro, deusetan galarazi gabe geroan egin daitekeen likidazioa.

Ondasun hauen traba erabaki da:

-Obra ziurtagiriaren kontzeptu gisa gordailututako zenbatekoa, Iruñeko San Nikolas kaleko 23an, Julián Itarte Flamarique jaunaren eskuetan.

Ebazpen hau eskatzaileari jakinaraztea. Betearazpenpeko alderdiari, berriz, enbargoaren xede diren ondasunen traba egin ondoren jakinaraziko zaio (LPLaren 54.3 artikulua).

Ebazpen hau ez da irmoa eta berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da epaitegi honetan, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.3 artikulua).

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan zenbakia eta urtea idatzi behar dira, eta kontzeptu gisa, "30. errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espedientearen urte eta zenbaki berak jarriko dira eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30 errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Hori erabaki, agindu eta sinatu du Luis Gabriel Martínez Rocamora Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko jarduneko epaile magistratu jaunak. Fede ematen dut. Idazkari judiziala. Fede ematen dut. Epaile magistratua, idazkaria.

Eta Restauraciones y Obras Lizarra S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko irailaren 9an.-Idazkari judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1114999