187. ALDIZKARIA - 2011ko irailaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. 813/2010 Prozedura

Aránzazu Chocarro Ucar andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko idazkariak,

Fede ematen dut: prozedura honetan ondoko epaia eman da, hitzez hitz:

197/2010 epaia. Iruñean, 2010eko urriaren 14an.

Beatriz García Noain andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 813/2010 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Informática San Fermín, S.l.k sustatu du auzia, Oscar González Amorin jaunaren aurka, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta.

Epaitza:

Osorik baiesten dut Informática San Fermín S.C.I.k jarri duen demanda, Oscar González Amorinen aurkakoa (auzi-ihesean deklaratua), eta horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 750,03 euro (zazpiehun eta berrogeita hamar euro eta hiru zentimo) ordaintzera, gehi interesak, eta demandatua kondenatzen dut prozesuko kostuak ordaintzera.

Ebazpen hau jakinaraz bedi, ohartaraziz haren aurka bidezkoa dela apelazio errekurtsoa aurkeztea bost eguneko epean, epaitegi honi zuzendutako idazki baten bidez.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta Oscar González Amorín non den jakiterik ez dagoenez, honako hau egiten da jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.

Iruñean, 2011ko apirilaren 27an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Chocarro Ucar.

Iragarkiaren kodea: J1115138