187. ALDIZKARIA - 2011ko irailaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO PROBINTZIA AUZITEGIA. LEHEN ATALA

Ediktua. 38/2011 prozedura

Juan José Ballano Gonzalok, Nafarroako Probintzia Auzitegiko Lehen Ataleko idazkariak,

Aditzera ematen du: atal honetan 38/2011 salako zigor erroilua bideratzen ari da Iruñeko Instrukzioko 4. Epaitegiko 368/2010 falta-judizioaren ondorioz, lesio delitu bat dela eta. Jose Maria Corbi Vilanovak sustatu du auzia. 2011ko uztailaren 5ean jarduketa horietan emandako epaia Jose Maria Corbi Vilanova jaunari jakinaraztea erabaki da (non den jakiterik ez dago). Epaitzak hauxe dio hitzez hitz: "Ezesten dut José María Corbi Vilanova jaunak, demandatuak, 368/2010 falta-judizioan Iruñeko Instrukzioko 4. Epaitegiak emandako epaiaren aurka jarri duen apelazio errekurtsoa, epai hori berresten dut eta errekurtsogileari bigarren auzialdi honetako kostuak ezartzen dizkiogu".

Itzul bitez autoak jatorrizko epaitegira, ebazpen honen lekukotzarekin batera.

Beraz, irmoa den epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi erroiluari eransteko. Eta Jose Maria Corbi Vilanova jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Iruñean, 2011ko irailaren 5ean.-Idazkari judiziala, Juan José Ballano Gonzalo.

Iragarkiaren kodea: J1115140