2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Diru-laguntza ematea
Iruñeko Udaleko Alkatetzak honako ebazpen hau eman zuen, 2011ko abuztuaren 3an:
RAL 3-AGO-11 (1/BI).
"Ikusirik 2011. urtean Larrialdi humanitarioetan jarduketak egiteko diru-laguntzen deialdi publikorako oinarriak, eta ikusirik, halaber, Garapenaren aldeko lankidetzako programaren proposamenari buruzko txosten teknikoa, ondokoa ebatzi dut:
1.-6.000 euroko diru-laguntza ematea Asociación Navarra Amigos Del Sahara (ANAS) gobernuz kanpoko erakundeari, Saharako adin txikikoak hartzea. Oporrak bakean 2011 proiekturako, laguntza humanitario gisara, 2011. urtean larrialdi humanitarioetan jarduketak egiteko diru-laguntzen deialdi publikoaren B modalitatearen barruan.
2.-6.000 euro ordaintzeko betebeharra aitortu eta xedatzea, 70/46200/482090 kontu-sailaren kargura, Asociación Navarra Amigos Del Sahara (ANAS) gobernuz kanpoko erakundearen alde, lehenbiziko puntuan adierazitako jarduketak gauzatu ditzan."
Iruñean, 2011ko abuztuaren 3an.-Alkate udalburua, Enrique Maya Miranda.
Iragarkiaren kodea: L1115131