2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Diru-laguntza ematea
Iruñeko Udaleko Alkatetzak honako ebazpen hau eman zuen, 2011ko uztailaren 1ean:
RAL 1-JUN-11 (5/BD).
"Ikusirik 2011. urtean Larrialdi humanitarioetan jarduketak egiteko diru-laguntzen deialdi publikorako oinarriak, eta ikusirik, halaber, Garapenaren aldeko lankidetzako programaren proposamenari buruzko txosten teknikoa, ondokoa ebatzi dut:
1.-3.783 euroko diru-laguntza ematea Asociación Bisila gobernuz kanpoko erakundeari, Ampía tu familia y dales una oportunidad proiekturako, laguntza humanitario gisara, 2011. urtean larrialdi humanitarioetan jarduketak egiteko diru-laguntzen deialdi publikoaren B modalitatearen barruan.
2.-Ordaintzeko betebeharra aitortu eta xedatzea, 70/46200/482090 kontu-sailaren kargura, 3.783 euroko zenbatekoaz, Asociación Bisila gobernuz kanpoko erakundearen alde, lehenbiziko puntuan adierazitako jarduketak gauzatu ditzan."
Iruñean, 2011ko uztailaren 1ean.-Alkate udalburua, Enrique Maya Miranda.
Iragarkiaren kodea: L1115128