187. ALDIZKARIA - 2011ko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Diru-laguntza ematea

Iruñeko Udaleko Hiri Kontserbazioko eta Gizarte Ongizate eta Kiroleko zinegotzi delegatuak ondoko ebazpena eman zuen, 2011ko uztailaren 5ean:

RBD 5-JUL-11 (7/BD).

"Ikusirik espedientean jasotako agiriak, ondokoa ebatzi dut:

1.-1.200 euroko diru-laguntza ematea Nazioarteko Bake Brigadak gobernuz kanpoko erakundeari, Kolonbia: bakean bizitzeko eskubidea. Hamabi urte zurekin proiekturako, 2011. urtean unean uneko sentsibilizazio- eta hezkuntza-jarduketak gauzatzeko diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdi publikoaren barruan.

2.-Ordaintzeko betebeharra aitortu eta xedatzea, 2011ko aurrekontuko 70/46200/482090 kontu-sailaren kargura, 1.200 euroko zenbatekoaz, Nazioarteko Bake Brigadak GKEren alde, lehenbiziko puntuan adierazitako jarduketak gauzatu ditzan."

Iruñean, 2011ko uztailaren 5ean.-Zinegotzi delegatua, Ignacio Polo Guilabert.

Iragarkiaren kodea: L1115125