187. ALDIZKARIA - 2011ko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Alkatearen dedikazioa eta lansaria

Toki entitateetako kideen dedikazio eta lansariei buruz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75. artikuluan xedatutakoarekin eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoarekin eta 19/2008 Foru Legearen 15. artikuluarekin bat eginez.

Goizuetako Udalak, 2011ko abuztuaren 30ean egin osoko bilkuran, honako erabakia hartu zuen aho batez:

1. 2011 urterako alkatearen ordainsaria eta dedikazioa onartzea. Urteko ordainsari gordina 5009,63 eurokoa izango dira. Kantitate honetan aparteko ordainsarien batezbestekoa sartua dago eta legezko atxikipenak egingo zaizkio, baita sartua dago Udalak bere kargu egingo duen Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko enpresa kuota. Ezarri da dedikazioa partziala izango dela, egunean 3 ordukoa, eta ondorioz astean 15 orduz, gutxienez, alkatea bere eginkizunetan ari dadin.

2. Erabaki honek eragina izango du, 2011ko abuztuaren 1etik aurrera eta urtero berretsi beharko da.

3. Aipatutako diru kantitateak urtero egokituko dira, 19/2008 Foru Legearen 3.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

4. Udaleko oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Goizuetan, 2011ko irailaren 5ean.-Alkatea, Pablo Miranda Taberna

Iragarkiaren kodea: L1114818