187. ALDIZKARIA - 2011ko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Udalkideen ordainsariak

Kontutan izanik toki entitateetako kideen dedikazio eta lansariei buruz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75. artikuluan xedatutakoa eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoa eta 19/2008 Foru Legearen 15. artikuluarekin bat eginez.

Goizuetako Udalak, 2011ko abuztuaren 30ean egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

1. Zinegotzi bakoitzari 55,88 euroko ordainsari gordina onartzea, osoko bilkura arrunt eta berezietara etortzeagatik, beti ere 12 osoko bilkuraren gehieneko mugarekin. Zenbateko honi legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela eta.

2. Eragina honek eragina izango du, 2011ko abuztuaren 1etik aurrera eta urtero berretsi beharko da.

3. Aipatutako diru kopuruak urtero egokituko dira, 19/2008 Foru Legearen 3.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

4. Udaleko oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Goizuetan, 2011ko irailaren 5ean.-Alkatea, Pablo Miranda Taberna.

Iragarkiaren kodea: L1114816