1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
153/2011 FORU AGINDUA, abuztuaren 31koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Antonio Iriarte Moncayola jauna Hezkuntza Departamentuko Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.
Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, zein departamenturi atxikita dagoen unitate organikoa, haren titularrak eginen du atalburuen izendapena bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. Antonio Iriarte Moncayola jauna Hezkuntza Departamentuko Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako, ondorioak jabetza hartzen duen egunetik aurrera izateko.
2. Foru agindu hau Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegora eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2011ko abuztuaren 31n.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.
Iragarkiaren kodea: F1114941