4. PROZEDURA JUDIZIALAK
GASTEIZKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA
Jakinarazpen zedula. 280/2011 prozedura
Maria Visitación Fernandez Gomez de Cadiñanos andreak, Gasteizko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:
Javier Asensio Hernandez, Antonio Fernando Campos Gomes Teixeira, Benjamin Cantorna Alvarez, Federico Daniel Magalahaes Ribeiro, Samuel Feliz Magalhaes Ferreira, Joao Fernando Moreira Lourenco, Albertino Nuno Moreira Marques, Carlos Emanuel Pereira De Sousa, Antonio Pinto Da Silva, Avelino Carlos Pinto Pereira, Goncalo Nuno Santos Veira eta Ricardo Jorge Soares Da Fonseca jaunek eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Sesma Martínez S.L.U.ren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari diren 280/2011 lan prozesu arruntaren autoetan, honako hau eman da:
Dekretua.
Dekretua eman duen idazkari judiziala: Jesus Sevillano Hernandez jauna.
Gasteizen, 2011ko maiatzaren 2an.
Aurrekariak.
Lehenbizikoa.-2011ko apirilaren 19an, banaketa bulegotik bulego judizial honetan demanda idazkia jaso zen, 2011ko apirilaren 19an Antonio Fernando Campos Gomes Teixeira, Benjamin Cantorna Alvarez, Antonio Pinto Da Silva, Samuel Feliz Magalhaes Ferreira, Ricardo Jorge Soares Da Fonseca, Joao Fernando Moreira Lourenco, Javier Asensio Hernandez, Federico Daniel Magalahaes Ribeiro, Goncalo Nuno Santos Veira, Carlos Emanuel Pereira De Sousa, Avelino Carlos Pinto Pereira eta Albertino Nuno Moreira Marques jaunek aurkezturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Sesma Martínez S.L.U.ren aurka.
Zuzenbideko oinarriak.
Lehenbizikoa.-Aurreko demanda azterturik, epaitegi honek baditu horretaz arduratzeko jurisdikzioa eta eskumena, Lan Prozedurari buruzko Legearen 2. eta 10. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.
Bigarrena.-Bestetik, demanda azterturik, behar diren baldintzak bete ditu eta, ondorioz, bidezko da demanda tramitatzeko onartzea eta adiskidetze-ekitaldia eta judizioa, bata bestearen ondoren, egiteko eguna eta ordua ezartzea, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 182. artikuluan (Lan Prozedurari buruzko Legearen 82.1 artikulua) ezarritako irizpideei jarraikiz, alderdiak zitatuz.
Hirugarrena.-Lan Prozedurari buruzko Legearen 90.2 artikuluaren arabera, alderdiek zilegi dute, judizioaren eguna baino hamar egun lehenago, aurretik zitazio edo errekerimendu eginbideak behar dituzten frogak eskatzea, judizioan gauzatu beharko direnak.
Kasu honetan, auzi-jartzaileak alderdiaren galdeketa eskatu du, eta Epaitegiari horren berri eman behar zaio, bidezko ikusten duen ebazpena eman dezan.
Xedapen zatia.
1.-Demanda tramitatzeko onartzen da, Antonio Fernando Campos Gomes Teixeira, Benjamin Cantorna Alvarez, Antonio Pinto Da Silva, Samuel Feliz Magalhaes Ferreira, Ricardo Jorge Soares Da Fonseca, Joao Fernando Moreira Lourenco, Javier Asensio Hernandez, Federico Daniel Magalahaes Ribeiro, Goncalo Nuno Santos Veira, Carlos Emanuel Pereira De Sousa, Avelino Carlos Pinto Pereira eta Albertino Nuno Moreira Marques jaunek aurkezturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Sesma Martínez S.L.U.ren aurka.
2.-Adiskidetze-ekitaldia eta judizioa, bata bestearen ondoren, egiteko eguna ezartzea: 2011ko irailaren 28an.
Alderdiek goizeko 10:05ean agertu beharko dute adiskidetze-ekitaldira epaitegi honetako Idazkaritzan, Justizia Jauregiko 5. solairuan.
Ekitaldi horretan alderdiak bat etortzen ez badira, 0. solairuan dagoen 10. judizio-aretora joan beharko dute jarraian, dagokion judizioa egitera, 10:15ean.
Egin bekie zitazioa alderdiei, alderdi demandatuari demandaren eta ekarritako gainerako agirien kopia emanez.
Zitazio-zeduletan honako ohartarazpen hauek eginen dira:
a) Bi alderdiei, baliatu nahi dituzten frogabide guztiak eraman beharko dituztela judiziora (Lan Prozedurari buruzko Legearen 82.2 artikulua).
b) Alderdi demandatzaileari, bidezko arrazoirik alegatu gabe huts egiten badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela (Lan Prozedurari buruzko Legearen 83.2 artikulua).
c) Alderdi demandatuari, bidezko arrazoirik gabe ez agertzea ez dela oztopo izanen adiskidetze-ekitaldia eta judizioa egiteko, aurrera eginen baita auzi-ihesean dagoela deklaratu beharrik gabe (Lan Prozedurari buruzko Legearen 82.3 eta 83.3 artikuluak).
d) Alderdi demandatuari, alderdi demandatzailea judizioan abokatuak lagunduta agertuko dela, eta aipatutako profesionaletako batekin agertzeko asmorik baldin badu, Epaitegiari jakinarazi beharko diola, idatziz, zitazioaren ondoko bi egunetan. Hala egiten ez badu, ulertuko da uko egiten diola judizioan profesional horiez baliatzeko eskubideari (Lan Prozedurari buruzko Legearen 21.2 artikulua).
Eskatutako frogari dagokionez, kontu eman bedi epaileari, bidezko ikusten duen ebazpena eman dezan.
Kontu eman bedi epaileari, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 182.5 artikuluan ezarritako ondorioetarako.
Jakinaraz bedi ebazpen hau.
Aurka egiteko modua.
Berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahal da bulego judizialean, idazkari judizialari zuzendua, jakinarazi eta ondoko bost egun balioduneko epean; errekurtsogilearen ustez ebazpenean egin den arau-haustea azaldu behar da (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.1 eta 185.1 artikuluak).
Errekurtsoa jartzeak ez du etenen errekurritutako ebazpena (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.3 artikulua).
Eta Samuel Feliz Magalhaes Ferreirari eta Sesma Martínez, S.L.U.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik.
Gasteizen, 2011ko uztailaren 22an.-Idazkari judiziala, Maria Visitación Fernandez Gomez de Cadiñanos.
Iragarkiaren kodea: J1114802