184. ALDIZKARIA - 2011ko irailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua
Titulu judizialak betearazteko 87/2011 prozedura

Pepe Santiago Espinoza Rujelek eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Mecanizados Galmor S.L.ren aurka epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 87/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Pepe Santiago Espinoza Rujelek eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Mecanizados Galmor, S.L.ren aurka, 5.851,67 euroko printzipala ordain dezan, gehi 351,10 euroko interesak eta 585,17 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.3 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, idazkari judizialak ematen duen dekretuari lotu beharko zaio eta, horretarako, kontsulta bitez eskuratzen ahal diren erregistro eta erakunde publikoetako datu-baseen aplikazio informatikoak.

Egun horretan xedapen zatian hauxe dioen dekretua eman da:

Betearazpenpeko alderdiaren ondasun edo eskubide hauen enbargoa deklaratzen da:

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga edo balio erantsiaren gaineko zerga edo beste edozein zerga dela eta -betearazpenpeko alderdiaren izaera juridikoa zein den-, Nafarroako Foru Ogasunak eta Estatuko Zerga Agentziak betearazpenpeko pertsonari edo enpresari itzuli behar dizkioten diru kopuru guztiak, premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte.

Betearazpenpeko alderdiak Nafarroako Rural Kutxa, Caja de Ahorros de Zaragoza eta Nafarroako Aurrezki Kutxa banku erakundeetan izan ditzakeen kontu korronte, aurrezki kontu eta gordailu mota guztietako saldoak, baita haren izenean dauden balore higigarri guztiak ere, finantza erakunde horiek haien gordailuzain edo bitarteko gisa jarduten badute; hori guztia premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte. Enbargoa bermatzeko eta eraginkorra izan dadin, bidal bekie ofizioa aurrean aipatutako entitateei, betearazpenean erreklamatzen den diru kopurua atxiki dezaten saldo horietatik, egonez gero, eta epaitegi honetako kontura transferi dezaten.

Betearazpenpeko alderdiak Totaltool, S.L., Presión y Fuerza, S.L., Bandas y Perfiles Ingeniería, S.L.L, Recuperaciones Metálicas Aizoain, S.L., Mecman Industrial, S.L. eta Alta Precisión del Mecanizado, S.L.rekiko izan dezakeen kreditua. Enpresa horiei ofizioa igorriko zaie, bost eguneko epean epaitegi honen banku kontura alda dezaten betearazpenean ordaintzeko dagoen diru kopuru osoa, edo aurrerantzean izan ditzaketen zorrak, zenbateko osoa berdindu arte; eta ez betetzearen ondorioei buruz legezko adierazpen eta ohartarazpenak eginen zaizkie.

2432BWG matrikula duen ibilgailua. Horri dagokionez, igor bitez aginduaren bi kopia ondasun higigarrien erregistro egokira, enbargoaren idatzoharra egiteko, eta eskatu, aldi berean, lotutako zama eta kargen ziurtagiria, Trafiko Zuzendaritza Nagusian ageri direnak ere barnean hartuko dituena.

Iruñeko Lehen Auzialdiko 1. Epaitegiak emandako 1907/08 betearazpenean, Iruñeko Lehen Auzialdiko 5. Epaitegiak emandako 1484/10 betearazpenean, Iruñeko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegian emandako 1612/10 eta 2168/10 betearazpenetan eta Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegian emandako 1758/10 eta 402/11 betearazpenetan atxikitako ondasunen berrenbargoa, eta auto horietan betearazpenpeko alderdiarentzat gera daitekeen soberakinaren enbargoa. Igor bedi behar den idatzagiria, prozedura eta epaitegi horietan enbargoaren kontu har dezaten, eta eskatu, aldi berean, haien premiamendu bidearen egoerari buruzko ziurtagiria.

Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren 31022008002379 eta 31020800237908 premiamendu-prozeduretan betearazpenpekoarentzat gera daitekeen soberakina. Igor bedi behar den idatzagiria, prozedura horretan enbargoaren kontu har dezaten, eta eskatu, aldi berean, hango premiamendu bidearen egoerari buruzko ziurtagiria.

Betearazpenpeko enpresa non den jakiterik ez dago, betearazpen honen aurreko autoetan Berriozarko Bake Epaitegiak luzatutako eginbidearen arabera. Hortaz, igor bedi ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialera, jakinarazpena egiteko. Eman bekio horren berri Soldatak Bermatzeko Funtsari, eta jakinaraz bekio ebazpen hau, behar diren ondorioak izan ditzan.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei legezko eran.

Aurka egiteko bidea.-Epaitegi honetako Idazkaritzan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 551.5 artikulua).

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 4148.0000.64. 0087.11 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa, "30. errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030.1846.42.0005001274 kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30. errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Eta Mecanizados Galmor, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2011ko irailaren 6an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1114859