184. ALDIZKARIA - 2011ko irailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 325/2011 prozedura

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkariak.

Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Nafarroako Laneko eta Gizarte Segurantzako Probintzia Ikuskatzailetzak eskaturik, ofiziozko prozedura batzuen ondoriozko erreklamazioa dela-eta, Exclusivas Noain S.L.ren, Siham Arichen, María Heidi Gutiérrez Viverosen, Ionela Chiscaren, Budacea Roxana-Elenaren, Yenny Rodríguez Morenoren, Sheila Altagracia Gerónimo Franciscoren, Simone de Almeidaren, Tocu Stefania Danielaren, Macovei Sorinaren, Balentina Pérez Taveraren, Mihaela Oltita Constantinescuren, Ana María Lacianuren, Gilmaria Cristina Rodrigues Cruz Alvesen eta Esther Isabel Vázquez Ramosen aurka bideratzen ari den 325/2011 prozesuaren barruan, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2012ko urtarrilaren 17ko 09:30ean 15. judizio-aretoan ager dadin (Iruñeko San Roke kaleko 4an, lehen solairuan), adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik).

Demandatuak berak agertu beharko du, edo legezko ahalordea duen beste pertsona batek, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela, eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Eta Ionela Chiscari, Roxana-Elena Budaceari, Sorina Macoveiri, Ana María Lacianuri, Esther Isabel Vázquez Ramosi, Siham Arichi, Simone De Almeidari eta Yenny Rodríguez Morenori zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko irailaren 2an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1114882