4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA
Zitazio ediktua. 743/2011 prozedura
Rosa M. Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkariak,
Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Vasily Syritsanu jaunak eskaturik, kaleratzeagatiko erreklamazioa dela-eta, Obras Servicios Nivel 4, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratu den 743/2011 A Atala prozesuaren barnean, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2011ko urriaren 24ko goizeko 09:20an 14. judizio-aretoan ager dadin, Iruñeko San Roke kaleko 4an, lehen solairuan, adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik).
Demandatuak berak agertu beharko du, edo legezko ahalordea duen beste pertsona batek, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela, eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.
Demandatuak berak agertu beharko du alderdiaren galdeketa egitera, edo, pertsona juridiko pribatua bada, haren legezko ordezkaritza duen pertsonak, eta horrek ordezkaritza frogatzeko eskritura edo notario-ahalordea erakutsi beharko du. Bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, edo, ohartarazita egon arren, aitorpenik egin nahi ez badu edo baietz edo ezetz esateari uko egiten badio behin eta berriz, galderetan aipatzen diren egitateak aitortutzat jo ahal izanen dira epaian, betiere galdekatua haietan pertsonalki aritu bada eta haiek egiazkotzat jotzeak kalte egiten badio erabat zein hein batean.
Eta Obras y Servicios Nivel 4, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2011ko irailaren 6an.-Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.
Iragarkiaren kodea: J1114765