2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Guillermo de Tudela karrikako 33an dagoen higiezina hondamen egoeran deklaratzeko espedientea abiaraztea
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2011ko otsailaren 4an egin bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen.
1.-Ofizioz abiaraztea Guillermo de Tudela karrikako 33an dagoen higiezina (katastroko 7. poligonoko 183. lurzatia) hondamen egoeran deklaratzeko espedientea; hura Jacinta López Asenjorena, udal katastroaren datuen arabera. Deklarazioa eginen da erreferentziako txosten teknikoari jarraikiz, hark dioenez LAHFLaren 196.2.a a b) artikuluaren arabera deklarazioa zer kasutan egin behar den, horietariko bi gertatzen baitira.
2.-Espedientea ikusgai jarri, eta jabeari, han bizi direnei -halakorik badago- eta higiezinaren gainean eskubide errealak dituzten titularrei entzutea ematea, erabaki hau jakinarazirik, 10 egun baliodunean Udalaren erregistro orokorrean aurkez ditzaten bidezko juzgatzen dituzten alegazio, agiri, peritu-txosten eta frogak, beren eskubideen alde egiteko, Udalak higiezin honen hondamen orokorra deklaratzeko agertu duen nahikundearen aurka.
3.-Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, argitaratzen den egunean hasiko baita kontatzen hamar egun balioduneko epe hori.
4.-Jabeari ohartarazten zaio higiezinaren kontserbazioan izandako zabarkeriagatik izan ditzakeen arlo guztietako erantzukizunak berdin-berdin eskatzen ahal zaizkiola, prozedura honek iraun bitartean eta, azkenean halakorik badago, deklarazioa eman arte.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2011ko irailaren 5ean.-Lurraldearen Antolamenduaren Alorreko zinegotzi delegatua, M.ª Reyes Carmona Blasco.
Iragarkiaren kodea: L1114821