2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Canraso karrikako 9an dagoen higiezina hondamen
egoeran deklaratzea
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2011ko urtarrilaren 14an egin bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen.
1.-Hondamen egoeran deklaratzea Canraso karrikako 9an dagoen higiezina, Alfredo Hernández Jiménezen eta Catalina Hernández Jiménezena, aipatu den txosten teknikoaren babesean; izan ere, ez dira segurtasun baldintzak betetzen eta erortzeko arriskua du.
2.-Itxuraz eraikinean ez denez inor bizi, Canraso karrikako 9an (katastroko 7. poligonoko 195. lurzatia) gelditzen den eraikinaren eraispena agintzen da eta erabakiaren jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunetik hilabeteko epean hasi beharko da. Horretarako, orubea behar bezalako baldintzetan utzi beharko da segurtasunaren, osasungarritasunaren eta apainduraren aldetik.
3.-Iragarki laburtua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4.-Hondamen egoeraren deklarazio administratibo honek eta hartzen diren neurriek ez dute jabea inolako erantzukizunetatik salbuesten, eraikina zaintzeko betebeharretan zabarkeriaz jokatzeagatik eskatzen ahal baitzaizkio.
5.-Egintza hau behin betikoa da administrazio bidean eta honako hauei jakinaraziko zaie: jabeei eta bertzelako interesdunei, halakorik bada; Hirigintzako zerbitzu teknikoei; Udaltzaingoari eta Ogasun Alorrari (Katastroa), behar diren ondorioak izan ditzan.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2011ko irailaren 5ean.-Lurraldearen Antolamenduaren Alorreko zinegotzi delegatua, M.ª Reyes Carmona Blasco.
Iragarkiaren kodea: L1114820