184. ALDIZKARIA - 2011ko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2011ko ekitaldiko aurrekontuan aldaketa egiteko espedienteak. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2011ko uztailaren 5an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2011ko ekitaldiko aurrekontuan aldaketa egiteko hiru espediente.

Erabaki hori 2011ko 151. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 1ean.

Legez ezarritako epea iragan denez gero inork haren kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsi da.

1.-Kreditu gehikuntza gastuen 6. kapituluko (Inbertsio errealak) kontu-sail batean, 14.125,93 euro egiten duena, diruzaintzako gastu orokorretarako gerakinaren bidez finantzatua.

2.-Kreditu berezia gastuen 6. kapituluko (Inbertsio errealak) kontu-sail batean, 4.204,34 euro egiten duena, diruzaintzako gastu orokorretarako gerakinaren bidez finantzatua.

3.-Kreditu gehikuntza gastuen 6. kapituluko (Inbertsio errealak) kontu-sail batean, 8.320,77 euro egiten duena, diruzaintzako gastu orokorretarako gerakinaren bidez finantzatua.

Noain Elortzibarren, 2011ko irailaren 7an.-Alkate udalburua, Oscar Arizcuren Pola.

Iragarkiaren kodea: L1114823