184. ALDIZKARIA - 2011ko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

Arau Subsidiarioak. Antolamendu xehakatuko aldaketa,
El Congosto alderdiko lurzoru urbanizaezinean

Udalerri honetako Udalak, 2011ko otsailaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hirigintzako antolamendu xehakatuko determinazioetako aldaketa puntuala, Zarrakazteluko Planeamenduko Arau Subsidioarioetan. Haren xedapen zatia ematen da argitara, baita araudi berriaren testu osoa ere.

Zarrakaztelun, 2011ko irailaren 5ean.-Alkatea, Constantino Alfaro Cortes.

OSOKO BILKURAREN ERABAKIA

1. Behin betiko onestea Zarrakazteluko Arau Subsidiarioetako antolamendu xehakatuko aldaketa baten espedientea, El Congosto alderdiko lurzoru urbanizaezinari dagokiona eta Cesar Garde Echeverriak eta Marina Echegoyen Arcosek sustatua.

2. Behin betiko onesteko erabaki honen xedapen zatia eta araudi berriaren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta dokumentazio teknikoaren ale bat eta izapideetako ziurtagiriak Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura igortzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluari jarraituz.

3. Erabaki hau irmoa da bide administratiboan eta beraren kontra errekurtso hauetakoren bat aurkeztu ahalko da, hautara:

1.-Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2.-Hilabeteko epean, jakinarazpenetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

3.-Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

4. Proposatutako antolamenduko araudia.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen Hirugarren Xedapen Gehigarriak 3 urteko epea ematen zuen, indarra hartzen zuenetik aitzina (2003/03/24), udaletan indarra zuen planeamendu orokorra homologatzeko.

Indarra zuten udal planeamenduetan ezarritako lurzoru mota eta kategoriak edo foru lege horretan ezarritakoak egokitu behar zituen homologazio honek.

Egokitzapen hau egin ez denez eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen Lehen Xedapen Iragankorraren b) puntuan xedatuarekin bat, hau da, "Lurzoru urbanizaezinari foru lege honetan hiri-lurzoru urbanizaezinarentzat ezarritako araubidea aplikatuko zaio. Horretarako, foru lege honek indarra hartzean zeuden lurzoru urbanizagarrien kategoriak babestu edo gorde beharreko lurzoru urbanizaezinaren kategorietan ezarritakoari parekatuko zaizkio".

Halatan, aldaketa honi lotutako lurzatiak gorde beharreko lurzoru urbanizaezinaren kategoriari lotuko zaizkio, babesteko araubide berezi baten mendean ez daudelako eta arrisku naturalek mehatxaturik ez daudelako.

2. poligonoko 659 eta 800. lurzatietan aldaketa honi lotuta dauden zatiak, ingurumen balioko lurzoruaren azpikategoriarekin parekatuko dira (oihan lurzorua), eta gainerako lurzatiak (2. poligonoko 801, 802, 803, 804, 805, 806, 807, 808, 809, 810, 811, 813, 815, 816, 817, 818, 819, 820, 821, 822, 823 eta 824) honako azpikategoria honekin parekatuko dira: natura aldetik ustiatzeko balioa duen lurzorua, nekazaritzako produktibitate ertainekoa.

Iragarkiaren kodea: L1114682